→Ugao

Zoru pelbikoa ezagutzeko eta lantzeko tailerra eskainiko dute Ugaon

Faja abdominalaren indartze prozesua ahalbidetzen duten ariketa postural, erritmiko eta errepikakorrak nola praktikatu irakatsiko dute

Nare Zentroko Iraide Goitia Ozaeta fisioterapeuta // @narezentroa

Urtarrilaren 25ean (asteazkena), zoru pelbikoa ezagutzeko eta lantzeko tailerra egingo dute Ugaoko Jane Jauregian, 19:00etatik 20:30era bitartean. Ikastaroa Nare Zentroko Iraide Goitia Ozaeta fisioterapeutak eskainiko du, eta bertan, faja abdominalaren indartze prozesua ahalbidetzen duten ariketa postural, erritmiko eta errepikakorrak nola praktikatu irakatsiko du.

Tailerrak disfuntzioak baloratzea eta prebenitzea du helburu, eta beraz, zoru pelbikoaren osasuna hobetu nahi duten edozein herritarrentzako dago pentsatuta. Parte hartzeko, ez da aurretiko ezagutzarik beharko, baina bakoitzak bere estera eraman beharko du, eta arropa erosoa izan beharko du jantzita.

Izen-ematea

Ekintza AEKk bultzatutako eta Ugaoko Udalak lagundutako Praktikatu eta Bizi programaren parte da. Inskripzioa egiteko, Hego Uribeko AEKk ahalbidetutako 663 040 035 zenbakira deitu beharko da edo WhatsApp bidez idatzi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak