→Ugao

Ahoztar Zelaietak ‘Zaldibar zona cero’ liburua aurkeztuko du Ugaon

Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoak iazko urrian kaleratu zuen ‘Zaldibar zona cero’ liburua, eta maiatzaren 16an, igandez, aurkeztuko du Ugaoko Herriko Tabernan.

Zaldibarko zabortegian gertatutakoa ikertu eta hondamendiaren zergatiak argitzen saiatu da Zelaieta // Txalaparta

Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoak iazko urrian kaleratu zuen ‘Zaldibar zona cero’ liburua, eta maiatzaren 16an, igandez, aurkeztuko du Ugaoko Herriko Tabernan 18:00etan. Zelaietak, saiakera horren bitartez, Zaldibarko zabortegian gertatutakoa ikertu eta hondamendiaren zergatiak argitzen saiatu da. “Hondakin arriskutsuen trafikoa, kontrol eta zaintza falta, hirigintza espekulazioa, enpresa pribatuaren eta erakunde publikoen arteko ate birakariak aurkituko ditu bidean Zelaietak. Azken batean, irregulartasun ugari eta oso arriskutsuak egiten dituzten euskal irregulartasunak. Jakin dezagun, beraz, nortzuk diren zabortegi baten kudeaketaren arduradunak, garraiolariek, langileek eta bizilagunek “zuloa” bezala ezagutzen zutena”, dio liburuaren sinopsiak.

Zelaietak Egin egunkariko eta Ardi Beltza eta Kalegorria aldizkarietako ikerketa taldeetan lan egin zuen 90. hamarkadan zehar. Besteak beste, ‘Jóvenes burukides bizkainos’ (2013), ‘La casta vasca’ (2014), ‘Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria’ (2015), ‘Evasores, morosos y millonarios vascos’ (2016), ‘Euskadi SA: el gen corrupto del PNV’ (2017), ‘La trama del 4%. Las comisiones del Caso De Miguel’ (2018), ‘El narco-oasis vasco’ (2019) eta ‘Zaldibar zona cero’ (2020) liburuak argitaratu ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak