→Ugao

Familientzako doako euskarazko antzerki zikloa egingo dute abenduan Ugaon

Perez sagutxoa, Piztu emakumeon energia eta Kapelagilearen abenturak antzezlanak ekarriko dituzte Jane Jauregira abenduko hiru igandetan

'Perez sagutxoa' antzezlana // GLUGLU.EUS

Familientzako antzerki zikloa egingo dute abendu honetan Ugaon. Udaleko Kultura Sailak antolatuta, umeei zuzendutako hiru antzezlan eskainiko dituzte Jane Jauregian, hileko lau igandetan: 4an, 11n eta 18an. Emanaldi guztiak 12:30ean hasiko dira, sarrera librea izango da eta doakoa.

Zikloari Perez sagutxoa lanarekin emango diote hasiera. Kotakizunak Perez saguaren eta Xuri bere bi amekin bizi den haurraren arteko harremana du ardatz. Umearen eta animaliaren arteko adiskidetasuna “burkoaren azpiko ohar eta karta trukaketa bitxiarekin” hasten da, Perezen familia (asmatzaile ospetsuak diren saguak) pertsonentzako etxe batera lekualdatzen denean.

Abenduaren 11n, berriz, zientzia eta berdintasuna uztartuko dituen antzezlana ekarriko dute Jane Jauregira: Piztu emakumeon energia. Marie Curie fisikaria gidari, andrazkoek zientzian izandako “benetako pisuaz” jabetzeko hainbat esperimentu egingo dituzte umeek, “zientzia kongresu zoro eta dibertigarrian”.

Hileko hirugarren igandean, Kapelagilearen abenturak lanarekin itxiko dute antzerki zikloa. Alizia mundu miresgarrian liburua aitzaki, istorio klasikoko bigarren mailako pertsonaia baten kontakizuna ekarriko dute lehen planora antzezleek. Kapelagileak “te festa handia” prestatuko du Jane Jauregian haurrei bere ibilbidearen berri emateko. Magiaz, malabarez eta musikaz betetako “ikuskizun zoroa” izango da azken igandekoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak