→Ugao

Arandia futbol zelaiko aldagelak eraberritzeko obrak bukatu dituzte Ugaon

Lurzoruak, sabai aizunak eta lokalen estalkiak berritu dituzte eta elektrizitate, iturgintza, saneamendu eta aireztapen sistemak modernizatu.

Arandia futbol zelaiko aldagela eraberrituak // Ugaoko Udala

Ugaoko Udalak Arandia futbol zelaiko aldagelak eraberritzeko obrak bukatu ditu. Lanak uda baino lehen hasi zituzten, eta irailaren bukaeran, denboraldi hasierarako, amaitu dituzte hobekuntzak. Hala nola lurzoruak, sabai aizunak eta lokalen estalkiak berritu dituzte eta elektrizitate, iturgintza, saneamendu eta aireztapen sistemak modernizatu.

Zelaia “ia urte osoan adin guztietako neska-mutilek parte hartzen duten ekitaldi gehien biltzen duen zentroa” dela gogoratu dute Udaletik. Horregatik, Arandia gunea egokitzea lehentasuna izan da herriko kirol instalazioen eta ekipamenduen kalitateari eusteko. Guztira 74.834 euroko inbertsioa egin dute azken obretan, Bizkaiko Foru Aldundiak udal eskumeneko edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegiturak hobetzeko 21.473 euroko dirulaguntza barne.

Aurreko obrak

Obra hauetaz gain, duela lau urte aldageletako galdarak ordeztu zituzten, bero-ponpen bateriadun sistemagatik: energia-eraginkortasuna zein erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko modernizazio lanak izan ziren. Era berean, urtebete lehenago, Arandia zelaiko belar sintetikoa, porteriak eta aulkiak ere berritu zituzten, kirol-instalazioak eraberritzeko lehen pausuo gisa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak