→Ugao

Aritz Irazabal ugaotarrak Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko du igandean, Markina-Xemeinen

Ugaotarra beste bost kirolarirekin neurtuko da lehen postuagatik: Iker Vicente, Andoni Iruretagoiena, Suharri Rodriguez, Julen Gabirondo eta David Naredo aizkolariak

Aritz Irazabal aizkolari ugaotarra // Geuria

Aritz Irazabalek Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko du Markina-Xemeinen, igande honetan. Txapelketa Uni frontoian jokatuko da, 12:15ean, eta ugaotarra beste bost kirolarirekin neurtuko da lehen postuagatik: Iker Vicente, Andoni Iruretagoiena, Suharri Rodriguez, Julen Gabirondo eta David Naredo aizkolariak.

Irazabalek azken honekin lortu zuen, hain zuzen, azken garaikurra: urriaren 12an, Basaurin jokatutako Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketa eskuratu zuten Naredok eta berak, 15 minutu eta 45 segundotako denborarekin. Ugaotarra berriro lehiatzen ikusteko, markinarrek doan izango sarrera, eta herritarrak ez direnek, 10 eurotan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak