Sareak

☉ Ugao

Ugaoko Aste Berdean Salburuara irteera, zuhaitz landaketak eta photocall-a egingo dituzte

Apirilaren 29tik maiatzaren 6ra arte, hainbat jarduera egingo dituzte. Izena emateko, maiatzaren 3ra arte egongo da epea

|

Zuhaitz landaketa // Geuria

Aste honetan hasiko da Ugaoko Aste Berdea. Apirilaren 29tik maiatzaren 6ra arte, hainbat jarduera egingo dituzte hiribilduan, ekologia eta jasangarritasuna bultzatzeko. Ipuin kontaketa, birziklatzeko eta berrerabiltzeko tailerrak, zuhaitz landaketak, photocall-a eta Salburuako hezegunera (Gasteizen) irteera izango dira datozen asteetarako prestatu dituzten ekintzetako batzuk. Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina parte hartzeko, maiatzaren 3a baino lehen, aldez aurretik eman beharko da izena, Jane Jauregira joanda, telefonoz deituta (94 648 07 04) edo postaz idatzita (ugao-miraballes-museo@ortzadar.es).

UGAOKO ASTE BERDEA, 2023 / PROGRAMAZIOA

Maiatzak 4, osteguna
17:00. Haritza eta bere lagunak. Familientzako ipuin kontaketa (4 urtetik aurrerako umeentzako)
17:30. Berrerabiltzeko eta birziklatzeko tailerra (ekarri zure kamiseta, jaka, karpeta, estutxea..)
17:30 eta 18:30. Photocall-a. Familiek berrerabilitako jantziekin argazkia ateratzeko
Herriaren enparantzan

Maiatzak 6, larunbata
10:00
Ekoirteera Ataria Interpretazio Zentrora (Salburua)

Atariako hezitzaileek Salburuako hezeguneen garrantzi biologikoa erakutsiko diete bisitariei, aurkezpen eta bideo batekin. Saioa modu librean amaituko da, erakusketa iraunkor interaktiboan, aldi baterako erakusketa bisitatzeko aukerarekin. Ondoren, ibilbide zirkular bat egingo dute Salburua parkean. Bertan, parkeko habitatak ikusi ahal izango dituzte; bisitaren erakargarritasun nagusia Las Zumas Behatokia izango da, hezeguneko fauna eta ikus daitezke lehen planoan ikus daitezkeelako

Apirilak 29 – maiatzak 5
Zuhaitz landaketa
Birziklapen tailerrak
Umeentzako eta gazteentzako zerbitzuetan: Ludotekan, Mirabatxo klubean eta Gaztelekuan

☉ Ugao

Zineforuma egingo dute Ugaon Aritzeder Arregi zinemagilearekin

Martxoaren 25ean, zinemagilearen hainbat film laburren proiekzioa eskainiko da, eta solasaldi parte-hartzailea egingo da ikusitakoaren inguruan

|

'Cartas der Guerra' laburmetraiko frame bat // Aritzeder Arregi

AEK-ko ‘Praktikatu eta Bizi’ programak zineforuma antolatu du Jane jauregian, martxoaren 25ean, 10:30etik 12:00ak bitartean, Aritzeder Arregi zinemagile ugaotarrarekin.

“Aritzeder Arregi zinemagilearen hainbat film laburren proiekzioa eskainiko da, eta solasaldi parte-hartzailea egingo da ikusitakoaren inguruan, egilearen presentziarekin”, azaldu dute antolatzaileek.

Aritzederrek zuzendari eta gidoilari lanak egin ditu ‘Cartas de Guerra’ (2016) laburmetraian (Eneko Sagardoy, Urko Olazabal eta Mariano Estudillo aktoreekin), zuzendari lez egin du behar ‘El Duelo’ (2018) zintan eta 2008 eta 2009 urteen bitartean ekoiztutako ‘Making Of’ telebista saioan aritu zen ere, besteak beste.

Ugaoko zineforumean parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, interesdunek 663 040 035 zenbakira deitu beharko dute.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Argazkiak | Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azokak ehunka lagun elkartu ditu Ugaoko kaleetan

10:30etik 15:00ak arte, bertara hurbildu zirenek eskualdeko eta inguruetako produktuak dastatu eta erosteko aukera izan zuten

|

Ugaoko kaleak, jendez lepo // Geuria

Emakumeen Nazioarteko Egunean, joan den igandean, Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azokaren 26. edizioa antolatu zuen Ugaoko Udalak Herriaren enparantzan.

10:30etik 15:00ak arte, bertara hurbildu zirenek eskualdeko eta inguruetako produktuak dastatu eta erosteko aukera izan zuten: ogia, barazkiak, arrautzak, gaztak eta esnekiak, ardoa, gildak, gozoak… Hitzordu honetara ehunka lagun gerturatu ziren.

“Urtez urte sendotzen ari den hitzordu honek landa-eremuko genero-ikuspegia balioan jartzen du eta emakumeek lehen sektorean duten funtsezko zeregina aitortzen du”, azaldu zuten udal ordezkariek.

Hurrengo egunetan, gainera, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako bestelako jarduerak antolatu dituzte Ugaoko Udaletik.

Egitaraua | Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 11, asteazkena
18:00 Zineforuma eta mahai ingurua: ‘Fabricando Mujeres’, Jane jauregia

Martxoak 14, larunbata
18:30 Tailerra: Berdintasunaren aldeko kamisetak, Jane jauregia
18:30 Berdintasunaren aldeko escape room-a, Jane jauregia

Martxoak 20, ostirala
18:00 Zineforuma eta mahai ingurua: ‘Volar’, Jane jauregia

Osorik irakurri

☉ Ugao

Bideoa | Martxoaren 8a “espazioak hartzeko eguna” ere badela azaldu dute Ugaoko Emahots Talde Feministatik

Emahots Talde Feministako Ainize Perez eta Leire Untzuetarekin izan gara urteroko hitzordu honen inguruan berba egiteko

|

Emakumeen Nazioarteko Egunean mobilizazio ugari egin dituzte Hego Uribe eskualdeko hainbat lekutan. GEURIA Emahots Talde Feministak Ugaon antolatutako manifestazioan eta ekitaldian izan zen.

Ainize Perez eta Leire Untzueta kideekin berba egin dugu Martxoaren 8aren inguruan. Atzoko argazki guztiak hementxe topa ditzakezu.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ez Dok Bape ugaotarrek kontzertua eskainiko dute Dorretxea Herriko tabernan, Korrikaren jaian

Egun horretan bertan askotariko jarduerak antolatu dituzte Ugaon, Korrika kulturala dela eta

|

Ez Dok Bape taldea // Geuria

Ez Dok Bapeko mutilek kontzertu berezia eskainiko dute martxoaren 13an, Ugaoko Dorretxea Herriko tabernan, Korrikaren Jaia dela eta.

Egun horretan bertan askotariko jarduerak antolatu dituzte Ugaon: eskolako umeen bertsoak eta Korrika Txikiko pankarta margoketa eta photocalla, txalaparta tailerra, Mintzodromoa… egitarau osoa esteka honetan ikus dezakezu.

Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernako kontzertua 21:30ean izango da. “Dorretxea Herriko Taberna hainbat emanaldiren topaleku izango da martxoan zehar”, iragarri dute antolatzaileek. “Herriko beste eragile batzuekin burututako lanketaren ondorio da martxoan zehar antolatutako egitaraua. Mota desberdinetako ekitaldiak izango ditugu gurean”.

Programa joan den martxoaren 7an abiarazi zuten DJ HMNDETXERA deustuarren dantza, perreo eta juergarekin. Ez Dok Bape bandaren kontzertua eta gero hilabeteko azken jarduera antolatu dute hilaren 27an Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernan: Elisabet Mejuto, Julen Pagazaurtundua eta Asier Galarzaren ‘Bakarrizketak Euskaraz’ saioak, alegia.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Argazkiak | Ugaotarrek “Egunak eta gauak gureak dira” oihukatuz hartu dituzte herriko kaleak, M8an

|

Emakumeak, martxan // Geuria

100 herritar baino gehiago kalera irten dira Emakumeen Nazioarteko Egunean, Ugaon. Lema nagusia, jakina denez ‘Beste mundu bat feminismotik’ izan da eta herrian elkarretaratzea egin ostean kaleetatik irten dira, emakumeen borrokaren alde.

12:30ean manifestazioa hasi dute herriko kaleetan barrena eta ibilbidea parke berdeko frontoian amaitu dute. Bertan, ekitaldi xume bat prestatu dute herriko eragile batzuek.

“Gaurkoan kalera aterako gara, feminismotik langile klasearen alde borrokatzera, baina martxoan baditugu borrokarako beste data ugari, eta horietan denetan parte hartzeko deia egiten dugu, arduraz eta indarrez”, azaldu dute Emahots Talde Feministatik.

“Lehena martxoaren 17a, sindikatuek deituriko Greba Orokorra. Feministok asko dugu esateko 2023ko Greba Feminista Orokorrean ezarritako mugarri eta aldarrietatik. Ondoren, martxoaren 21a, arrazakeriaren kontrako eguna, zuriok asko dugu egiteko oraindik dugun boteretik desplazatzeko eta arrazakeriak suposatzenduen ndarkeriarekin mozteko”, gehitu dute.

“Martxoaren 30a izango da, Etxeko eta zaintza langileen eguna; zaintzak lanak prekaritatearen, makumearen eta arrazakeriaren sinonimo dira egun. Zaintza kate globalean dugun lekuaz jabetu eta horrekiko ardurak hartzeko unea da, zaintza sistema publiko bat aldarrikatzearekin batera eta pribatizazioarekin amaitzeko eskatzearekin batera”.

“Eta, azkenik, martxoaren 31, Trans ikusgarritasunaren eguna; trans pertsonen eskubideen alde kalera ateratzeko eguna. Trans gorputzak ere sistemak jo puntuan dituen gorputzak baikara, baina ez gara soilik gorputz zapalduak, alternatiba gara eta hori aldarrikatzera aterako gara”.

Osorik irakurri