→Ugao

Ugaoko ‘Aukerak Suspertzen’ eskola laguntza-programak herritarrak behar ditu ikasleak laguntzeko

ugao leitoki eskola

Aukerak Suspertzen programa desabantaila sozialean dauden haur eta nerabeei zuzenduta dago, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei hain zuzen ere

Leitoki eskola // Geuria

Aukerak Suspertzen programa desabantaila sozialean dauden haur eta nerabeei zuzenduta dago, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei hain zuzen ere. Ugaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak burutzen ari diren programa hau laguntza eskola horiek emango dituzten herritar boluntarioak bilatzen ari da, esku hartze sozialaren arloko profesionalen bidez lanean aritzeko.

“Bolondresak hezkuntza-laguntza gauzatzeaz arduratuko dira, horretarako, adingabe bakoitzaren beharrak  identifikatuz, eta Aukerak Suspertzen programan parte hartzen duen erakunderen bateko erreferentziazko  profesional baten jarraipena izanik”, azaldu du Ugaoko Udalak. Programaren bidez, laguntza behar duten ikasle horiei eskolako lanak egiten lagunduko diete, “gaitasun digitalen edota linguistikoen garapenera eta ikasteko tekniken ikaskuntzan dauden beharrak asetuz”.

Boluntario bezala jardun nahi duten herritarrentzako olgavazquez@agintzari.com helbidea eta 688 76 54 05 telefono zenbakia eskuragarri jarri ditu Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak