Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean (ostirala) egingo da, eta Ugaon hainbat ekintza antolatu dituzte biolentziaren kontrako kontzientziazioa bultzatzeko. 12:00etan, Herriko enparantzan egingo dute kontzentrazioa, Udalak deituta, eta 12:20an, zoruan ezarritako biniloen aurkezpena (behean, diseinuetako batzuk) egingo dute. Era berean, 19:00etan, Ugaoko emakume* feministek beste elkarretaratze bat deitu dute herriko plazan.
