→Ugao

Grafikoak | Ugaoko biztanleria apalduta: 60 urtetik gorakoak gora, gazteak behera

Gizartea zahartzen ari dela errealitate bat da, eta Hego Uribe eskualdean argi ikusten da hori. Ugao ere ez da salbuespena. Gero eta gazte gutxiago eta gero eta 60 urtetik gorako gehiago dago herrian: 20 urtetik beherakoak 689 dira eta 60 urtetik gorakoak 1.249; ia bikoitza. Bestetik, 21 eta 59 urte bitartean 2.156 ugaotar daude herrian erroldatuta. Adin-tarte horretako biztanleria ere gutxiagotzen ari da duela 20 urtetik hona. Gainera, aipatzekoa da Ugaoko biztanleria geldialdian dagoela 2001tik: azken 20 urtetan 3.980 eta 4.100 biztanle artean izan da Ugao.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak