→Ugao

C.D. Ugaoko behin-behineko zuzendaritzak dimisioa aurkeztu eta hauteskundeak deituko ditu

Endika Pascual presidenteak azaldu digunez, egun behin-behineko karguan dagoen taldea izan daiteke hautagaitza aurkezten lehena

C.D. Ugaoko taldeak // Geuria eta utzitakoa

Ugaoko futbol taldeko batzorde kudeatzaileak dimisioa aurkeztuko du denboraldiaren amaieran, eta udan, hauteskundeak deituko ditu 2022-2023 urterako zuzendaritza talde berria aukeratzeko. Endika Pascual presidenteak azaldu digunez, egun behin-behineko karguan dagoen taldea izan daiteke hautagaitza aurkezten lehena.

“C.D. Ugaoren burutza hartzeko azken hauteskundeak deitu zirenean, ez zen inor aurkeztu”, azaldu digu Pascualek. Horregatik, eta kargua hutsik gera ez zedin, haiek hartu zuten gain ardura: “Baina, noski, plantxak epez kanpo aurkeztu genituenez, zuzendaritza taldea beharrean, kudeaketa-batzordea gara, eta horregatik, urtebete igaro ondoren, hauteskundeak berriro deitzera behartuta gaude”.

Hori horrela, ekainaren 26tik 30era bitartean zabalduko dute zuzendaritza berrirako hautaketa prozesua. Eta behin-behineko koordinazio taldea datorren denboraldi hasi eta lau urteko legegintzaldi berria gain hartzeko gogoz egon daiteke. “Baxak izan ditugu, eta oraindik hitz egin behar dugu aurkeztuko garen edo ez” —azaldu digu Pascualek— “baina niri gustatu egingo litzaidake jarraitzea”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak