El Jaro kiroldegiko aparkalekua eta errepidea egokitzeko lanak datozen asteotan bukatuko dituztela esan du Ugaoko Udalak asteazkenean egindako osoko bilkuran. Autoentzako 15 aparkaleku gehiago egin dituzte kiroldegiaren inguruko lursailean, eta horretaz gain, erreia bikoiztu eta biribilgune txiki bat eraiki dute autoei foru errepidera sartzea errazteko. Obrak abuztuaren bukaeran hasi zituzten, eta aste honetan edo datorrenean (iraila bukaeran edo urri hasieran) amaituko dituztela iragarri dute.
