→Ugao

221 lagunek hartu dute parte Ugaoko Euskaraldian: aurreko edizioan baino 10 Ahobizi gehiago egon dira

2020ko datuekin alderatuta, emaitzak zertxobait apaldu dira, pasa den Euskaraldian baino zortzi pertsona gutxiagok eman baitute izena dinamikan. Jaitsiera Belarripresten kopuruan egon da

Euskaraldiako txapak // Geuria

Ugaoko Euskaraldian 221 herritarrek hartu dute parte aurten. Horietatik 177 izan dira Ahobiziak (%80) eta 44, Belarriprestak (%20). Izena eman dutenen gehienak emakumeak izan dira: 152 andrazkok (%69) hartu dute parte ariketa sozialean; gizonezkoak 66 izan dira (%30); eta 3 (%1), berriz, ez binarioak diren herritarrak.

2020ko datuekin alderatuta, emaitzak zertxobait apaldu dira, pasa den Euskaraldian baino zortzi pertsona gutxiagok eman baitute izena dinamikan (229 izan ziren guztira azken Euskaraldiko parte hartzaileak). Halere, Belarripresten kopuruan baino ez da nabaritu jaitsiera: 62 pertsonatik 44ra pasatu dira rolean aritu diren ugaotarrak. Ahobizien kopurua, berriz, hazi egin da, 2020an 167 baitziren izena eman zutenak, eta 2022an, 177. Beraz, hamar Ahobizi berri daude Ugaon.

Erakunde eta elkarteei dagokionez, aurten 41 Arigune egon dira Ugaon. 2020an, 40 izan ziren euskaraz lasai aritzeko txokoak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak