Euskaraldiako programazioaren barruan, antzerkiak, zuzeneko musika eta beste hainbat ekitaldi kultural egingo dituzte Ugaon. Azaroaren 30ean (asteazkena), Mintzodromoa antolatu dute, euskaldun zaharrak zein berriak diren herritarrak batu eta ordu batez (18:30etik 19:30era) hizkuntza praktikatu dezaten.
Dinamika herriko plazan edo Jane Jauregian egingo dute, eguraldiaren arabera. Bertan, hizkuntza maila eta adin ezberdineko ugaotarrak bilduko dituzte euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
Parte hartzaileek 16 urtetik gora izan beharko dituzte, eta aldez aurretik izena emanda eduki. Horretarako, 663040035 telefono zenbakira deitu edo idatzi beharko dute, azaroaren 28a baino lehen.
