→Ugao

Jane jauregiko zuhaitza gabonetako motiboez apaintzeko deialdia egin du Udalak

Gabonetako oporren atarian, Ugaoko Udalak herriko Gabonetako zuhaitza apaintzeko deia egin die herritarrei: “Egin ezazu apaingarri bat, etxean, familian, lonjan, lagunekin… Kontuan izan kalean egongo dela. Beraz, euriarekin zein haizearekin iraungo duen materialarekin egin”, iragarri du.

Apaindu beharreko pinua, Jane jauregiaren ondoan // Geuria

Gabonetako oporren atarian, Ugaoko Udalak Jane jauregiaren ondoan kokatuta dagoen pinua apaintzeko deia egin die herritarrei: “Egin ezazu apaingarri bat, etxean, familian, lonjan, lagunekin… Kontuan izan kalean egongo dela. Beraz, euriarekin zein haizearekin iraungo duen materialarekin egin”, iragarri du. Apaingarriak Jane jauregian edo Gazteinfoko bulegoan entregatu ahal izango dira abenduaren 10era arte eta Udaleko langileak arduratuko dira berauek zintzilikatzeaz. “Apaingarri gehiegi jaso ezkero herriko beste leku batzuetan jarriko ditugu: Jane jauregian, Kultur etxean, herriko beste zuhaitz batzuetan…” gehitu du Udalak.

Zaratamoko Arkotxa auzoko arbola, 2020an // Geuria

Zaratamoko Udalak antzeko ekimena egin zuen iaz Arkotxan: Auzoko plazan pinu bat jarri eta herritarrek zuhaitza apaintzeko aukera izan zuten Gabonetako oporrak hasi baino lkehen

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak