→Ugao

Rüdiger, Ilargi, Ibil Bedi, Eneritz Furyak eta Pasadena taldeek osatuko dute Ugaoko Ganbarako Kontzertuakeko kartela

Ugaoko Sarea Sound System elkarteak, Ugaoko Udalaren laguntzagaz aurtengo Ganbarako Kontzertuak zikloko artisten datak iragarri ditu. Otsailaren 26tik maiatzaren 26ra Rüdiger, Ilargi, Ibil Bedi, Eneritz Furyak eta Pasadenak taldeak izango dira Ugaoko Jane jauregiko goiko solairuan. Kontzertuen behin betiko ordutegiak kaleratu ez badituzte ere, Sarea Sound Systemeko kideek aurreratu dute ordutegia 18:30ean eta 19:00ak bitartean izango direla ziurrenik. Sarrerak Ugaoko elkartearen bidez jarriko dituzte salgai laster eta datozen kontzertuen inguruko informazioa hurrengo asteetan zabalduko dute.

Iaz Berri Txarrakeko Gorka Urbizuren elkarrizketa musikatua, eta Olatz Salvador eta Jon Basagurenen kontzertuak izan genituen Ugaoko ganbara erosoenean.

2022ko programazioa

  • Otsailak 26: RÜDIGER, 10 euro
  • Martxoak 12: ILARGI, doan
  • Martxoak 26: IBIL BEDI, 10 euro
  • Apirilak 30: ENERITZ FURYAK, 6 euro
  • Maiatzak 28: PASADENA, 8 euro

Ibil Bedi // Utzitakoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak