→Ugao

GBGE elkarteak Ukrainarako laguntza jasoko du Ugaon ere bai

Egun hauetan Bilbondora hurbildu ezin daitezkeen herritarrek Ukrainako pertsonentzako arropa (helduena zein umeena), higienerako produktuak, mantak eta lo sakuak, elikagaiak eta umeentzako beharrezkoak (karroak, motxilak…) Txibirita tabernan utzi ditzakete (Udiarraga kalea, 28, baxua, 48490 Ugao)

Ukrainako errefuxiatuak, maletak autobusetik jaisten // Geuria

Egun hauetan Basauriko Bilbondora hurbildu ezin daitezkeen herritarrek Ukrainako herritarrentzako arropa (helduena zein umeena), higienerako produktuak, mantak eta lo sakuak, elikagaiak eta umeentzako beharrezkoak (karroak, motxilak…) Txibirita dendan utzi ditzakete (Udiarraga kalea, 28, baxua, 48490 Ugao).

Bertatik Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko (GBGE) kideak igaroko dira ugaotarrek utzitakoa Bilbondora eramateko.

Aipatutako produktuez gainera, diru-donazioak egiteko aukera ahalbidetu dute elkartekoek, BIZUM sistemagaz edota transferentziaz egiteko:

  • BIZUM: 05028 (Fundación Residuo Cero, Galdakaoko GBGE elkartearen kolaboratzailea)
  • Transferentzia: ES93 2100 3910 1002 0011 0920 (Caixabank. Gaia: Ukraina)

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak