Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Ugaon, Arrankudiagako Bakiolako geltokian tren-bagoi batean grafitiak egitea egotzita. Eragindako kalteak 3.000 eurotik gorakoak direla adierazi dute Segurtasun Sailetik.
Gertaerak urtarrilaren 20an, goizean, jazo ziren: aldiriko treneko segurtasun-langileek Ertzaintzari jakitera eman zioten gazte bat zegoela Arrankudiagako Bakiolako geralekuko tren-bagoi batean pintadak egiten. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, hiru gaztek treneko larrialdietako balaztari eragin zioten aipatutako geralekuan geldituta zegoenean, eta, aukeraz baliatuz, pintadak egin zituzten bagoietako batean. Horietako bik alde egitea lortu zuten, eta hirugarren gaztea atzeman zuten segurtasun-langileek eta Ugaoko geltokian atxilotu zuten.
Atxilotuak pinturaz zikinduta zituen arropak eta eskuak, eta grafitiak egiteko erabilitako koloreekin bat zetozen espraiak zeramatzan motxila batean. Kalte-delitua leporatuta atxilotu zuten.
