→Ugao

Ibil Bedi talde nafarrak kontzertua eskainiko du Ugaoko Ganbarako Kontzertuak zikloan

Ugaoko Ganbarako Kontzertuak zikloak Ibil Bedi taldearen emanaldia hartuko du datorren martxoaren 26an (zapatua), 18:30ean Jane jauregiko goiko solairuan

Ibil Bedi taldea // Ibil Bedi

Ugaoko Ganbarako Kontzertuak zikloak Ibil Bedi taldearen emanaldia hartuko du datorren martxoaren 26an (zapatua), 18:30ean Jane jauregiko goiko solairuan.

2018 urtean Nafarroan sorturiko pop musika taldea dugu. Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute. Haien lehenengo diskoak ‘Berandu baina garaiz‘ du izena eta 2019ko ekainean argitaratu zuten. Urte bereko bukaeran abesti bikoitzeko lana atera zuten: ‘Bide Zuzena-Teilaturantz‘, bideoklip eta guzti. Bigarren lanaren izenburua ‘Beltxarga Beltza‘ da, 2021an argitaratua, hamaika abestiz osatutakoa.

Bandaren abestiak gai anitzezkoak dira: maitasuna, dudak, sorpresak, galerak eta bizipenak. Musikalki pop-a da estilo nagusia, baina beste estilo batzuk hauteman daitezke ere.

Ugaoko kontzertuko sarrerek 10 euroko prezioa dute eta modu bitan eskuratu daitezke: aurrez aurre Jane jauregian bertan, martxoaren 21ean 11:30etatik 13:30ak arte eta 16:30etatik 18:30ak arte. Sarea Sound System elkarte ugaotarrekoek aurresalmenta egiteko aukera ahalbidetu dute, eta sarrerak sareasoundsystem@gmail.com webgunera idatziz eskuratu daitezke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak