→Ugao

Maitane Heppek irabazi du Ugaoko II. Argazki-lehiaketa

Maitane Hepperen Burdinezko iturriaren argazkiak irabazi du Ugaoko II. Argazki-Lehiaketa, “Udaberria heldu da”, izenburuagaz

Maitane Hepperen argazkia // Maitane Heppe

Maitane Hepperen Burdinezko iturriaren argazkiak irabazi du Ugaoko II. Argazki-Lehiaketa, “Udaberria heldu da”, izenburuagaz: “San Joseko loreek udaberriaren helduera iragartzen dute. Kasu honetan Burdinezko Iturria inguratzen agertu dira”, azaldu du egileak argazkiaren titulu eta deskribapenean.

Udaberria // Maitane Heppe

Bigarren postua Josué Romerorentzat izan da, Usilako zubiaren “Gotorlekua defendatzen” izeneko argazkiarekin: “Usila Zubia bezala ezaguna, Burdin Hesiaren defentsaren parte da”.

Irabazleen izenak joan den uztailaren 1ean iragarri zituzten.

Usila zubia // Josué Romero

 

Ugaoko argazki-lehiaketaren lanak bozkatzeko epea zabaldu dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak