→Ugao

Bideoa | Beroa indaba janarekin baretu dute Ugaoko jaietan: herriko bazkaria eta kofradiarena, 40 argazkitan

Egun beroa izan da Ugaoko jaietako azkena, baina ez indaba jana gelditzeko bezainbeste. Herriko bazkariak 300 pertsona bildu ditu, 30 boluntarioez gain, eta sukaldariek lana egin behar izan dute hainbeste kiderentzako babarrunak prestatzeko: gaur, 07:30etan hasi dira sukaldean, baina aurreko egunean ere gauerdia pasata ibili ziren prestaketekin. Kofradiaren bazkariak herritar gutxiago bildu ditu aurte, 130 inguru, baina martxa hona jarraitu dute hauek ere: biak ala biak 14:30ak eta 15:00ak artean hasi dira lehenengo platerak zerbitzatzen, eta jaiak hortik aurrera jarraitu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak