Sareak

☉ Ugao

Martxoaren 2an antolatu dute Ugaoko aurtengo Indaba Lehiaketa

Ugaoko Udaletik gogorarazi dute lehiaketan izena emateko azken eguna otsailaren 28a izango dela

|

Indabak // Geuria

Aurten Ugaok hiribilduaren 649. urteurrena ospatuko du eta Udalak, Interpretazio Historikoaren Zentroarekin elkarlanean, Indaba Lehiaketaren 11. edizioa prestatu du Herriaren enparantzan, 09:00etatik 10:30ak arte.

Lehenik eta behin, interesdunek jakin behar dute txapelketan parte hartzeko asmoa izatekoan, izena emateko azken eguna otsailaren 28a izango dela kultura.ugao@ortzadar.eus e-postara mezua bidaliz eta Jane Jauregira zein Gazteinfo Informazio gunera hurbilduz. Izena emateko fitxa udal webgunean topatu daiteke.

Baldintza bi

Lehiaketan parte hartzeko baldintza bi bete beharko dituzte: alde batetik, babarrunak tradizionalak izan beharko dira. Honek esan nahi du Euskal Herriko lurralde historikoetan jatorria izan behar dutela. Gainera, “ohiko janariekin” aurkeztu ahalko dira indabak: txorizoa, odolkia, urdaia, saihetsak…

Bigarren baldintza puntualtasuna da: kazolak 14:00etan aurkeztu beharko dira, Udalak hala adierazi duelako, eta lehiakideek labetxoa edo gasa, mahaiak eta beharrezko tresnak eraman beharko dituzte.

Epaimahaia gai honetan “adituak” diren pertsonek osatuko dute eta 17:00etan hasiko dute sari-banaketa (produktu sortak). Sariak banatuta ipuin kontalari baten saioa antolatu dute bertan.

☉ Ugao

Bideoa / Ugaon emakume batek jasandako erasoa salatu dute ehunka herritarrek

|

Pasa den igande arratsaldean emakume batek erasoa jasan zuen 35 urteko gizon batengandik Usila industriagunean, Ugaon. Gizonak laban batekin eraso egin zion eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten emakumea, bularraldean eta bizkarrean ebakiak izan zituelako. Emakumea arriskutik kanpo dago.

Gizona Ertzaintzak atxilotu zuen eta Basauriko espetxean sartu zuten, giza hilketaren saiakera leporatuta.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etan Ugaoko udaletxeko plazan herriko mugimendu feministak. Udal ordezkariak kontzentrazioarekin bat egiteaz gain, ehunka herritar batu dira biktimari bere elkartasuna adierazteko eta aldarrikatzeko ez dela erasorik egongo erantzunik eman gabe.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaoko erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute herriko mugimendu feministak eta Udalak

Hiru puntu dituen adierazpena onartu dute EAJk eta EH Bilduk. Lehenengoan arma zuriz zauritutako emakumeari elkartasuna adierazi eta erasoa “irmoki salatu” dute

|

Emahots talde feministaren elkarretaratzearekin bat egin du Udalak // Geuria

Atzo arratsaldean gizon batek emakume bat erasotu zuen Ugaon arma zuri batekin, Usila industriagunean, Ugaondo diskotekaren alboan. 

 

Emakumeak bularraldean eta bizkarrean ebakiak izan zituen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Momentu honetan ospitaleratuta jarraitzen du emakumeak.

Gertakari honen aurreran, hiru puntu dituen adierazpena onartu dute EAJk eta EH Bilduk. Lehenengoan arma zuriz zauritutako emakumeari elkartasuna adierazi eta erasoa “irmoki salatu” dute.

Halaber, bigarrenean zera diote: “Udalak biktimaren eskura jartzen ditu arreta eta laguntza juridiko, sozial eta psikologikoko zerbitzuak, bai eta behar duen laguntza guztia ere”.

Bukatzeko, Emahots kolektibo feministak biharko deitu duen elkarretaratzearekin (19:00etan herriko plazan) bat egin dute udaletik.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Basauriko espetxean sartu dute atzo Ugaon emakume bati eraso egin zion gizona

|

Basauriko espetxean sartu dute 35 urteko gizona // Geuria

Atzo arratsaldean Ugaon 35 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, Usila industriaguneko diskoteka baten aparkalekuan emakume bati arma zuri batekin bost aldiz eraso egin ondoren. Atxilotutakoa Basauriko espetxean sartu dute.

Erasoa atzo arratsaldeko 17:30ean izan zen, Ugaondo diskotekaren kanpokaldean. Dantzalekuko segurtasun kamerek grabatutako irudietan ikus daiteke gizonezkoa, geldirik dagoen auto batera gerturatu eta gidariaren alboko eserlekuan eserita eta atea zabalik duen emakumeari behin eta berriz labana batekin eraso egiten diola. Ondoren, biktima korrika ageri da, eta erasotzaileak atzetik jarraitzen dio.

Emakumeak bularraldean eta bizkarrean ebakiak izan zituen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Momentu honetan ospitaleratuta jarraitzen du emakumeak.

Ertzaintzak baieztatu duenez, emakumea eta gizona ez dira ez bikote ez bikotekide ohiak, eta ez dira kasua genero indarkeria gisa ikertzen ari.

Udalaren gaitzespena

Ugaoko Udalak “irmo” gaitzetsi du erasoa eta elkartasuna adierazi dio emakumeari: “Udalak biktimaren eskura jartzen ditu arreta eta laguntza juridiko, sozial eta psikologikoko zerbitzuak, bai eta behar duen laguntza guztia ere”, adierazi dute.

Bihar, uztailak 16, 19:00etan elkarretaratzea deitu dute Ugaoko udaletxe aurrean: herriko mugimendu feministak eta Ugaoko udalbatzak dei egiten diete herritarrei elkarretaratzearekin bat egiteko.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaon zauritutako emakumeak Gurutzetan jarraitzen du ospitaleratuta

|

Atzo arratsaldean gizon batek emakume bat erasotu zuen Ugaon arma zuri batekin, Ugaondo industriagunean.

Emakumeak bularraldean eta bizkarrean ebakiak izan zituen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Momentu honetan ospitaleratuta jarraitzen du emakumeak.

Ertzaintzak baieztatu duenez, emakumea eta gizona ez dira ez bikote ez bikotekide ohiak, eta ez dira kasua genero indarkeria gisa ikertzen ari.

Erasoa atzo arratsaldeko 17:30ean izan zen, Ugaondo diskotekaren kanpokaldean. Dantzalekuko segurtasun kamerek grabatutako irudietan ikus daiteke gizonezkoa, geldirik dagoen auto batera gerturatu eta gidariaren alboko eserlekuan eserita eta atea zabalik duen emakumeari behin eta berriz labana batekin eraso egiten diola. Ondoren, biktima korrika ageri da, eta erasotzaileak atzetik jarraitzen dio.

Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen: 35 urte ditu eta hilketa saiakera egotzi diote.

Udalaren gaitzespena

Ugaoko Udalak “irmo” gaitzetsi du erasoa eta elkartasuna adierazi dio emakumeari: “Udalak biktimaren eskura jartzen ditu arreta eta laguntza juridiko, sozial eta psikologikoko zerbitzuak, bai eta behar duen laguntza guztia ere”, adierazi dute.

Bihar, uztailak 16, 19:00etan elkarretaratzea deitu dute Ugaoko udaletxe aurrean: herriko mugimendu feministak eta Ugaoko udalbatzak dei egiten diete herritarrei elkarretaratzearekin bat egiteko.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaon gizon bat atxilotu dute diskoteka baten ondoan emakume bati labanaz erasotzeagatik

|

Sareetan zabaldutako erasoaren momentua // Twitter

Ertzaintzak jakinarazi du atzo arratsaldean Ugaon 35 urteko gizon bat atxilotu zuela, “diskoteka baten aparkalekuan emakume bati arma zuri batekin bost aldiz eraso egin ondoren”.

Biktima Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, toraxean eta bizkarrean ebakiak zituelako.

Ertzaintzak arratsaldeko 17:30ean dei bat jaso zuen gertaeraren berri emateko, eta hurbildu zirenean “polizia-dotazioek egiaztatu ahal izan zuten diskotekako segurtasun-langileek gizon bat zutela atxikita, emakume bati ustez arma zuri batekin eraso egin ziolako”. 

Hori horrela, “eskuetan ebakiak zituen inplikatua identifikatu zuten, eta giza hilketaren saiakera leporatuta atxilotu zuten”.

Osorik irakurri