→Ugao

Eivissako jantzi zuriez beteko da Ugao jaietako azken egunean

2019ko jaietan 'Ogibideak' gaia aukeratu zuten ugaotarrek mozorrotzeko // Geuria

Ugaoko jaiak izango dira irailaren 6tik 12ra bitartean. Oraindik egitaraua ez dute publiko egin, baina xehetasun batzuen berri dagoeneko eman du Jai Batzordeak. Udiarragako Andra Mari jaietan ohikoa den bezala, jaietako azken egunean indaba eta mozorro eguna dute Ugaon. Aurten Ibicenca Jaia antolatu du Jai Batzordeak irailaren 12an, eta herritarrak gai horren inguruan mozorroa prestatzeko deia egin dute.

Kartel iragarlearen berri ere eman dute Udalak eta Jai Batzordeak. Juan Diego Ingelmo Benavente (Burriana, Castellon) artista eta diseinatzaile valentziarraren lanak iragarriko ditu Ugaoko jaiak.

Ugaoko jaiak irailaren 6tik 12ra ospatuko dituzte

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak