☉ Ugao
Programa / Ugaoko jaiak 2024
Ugaoko jaiak izango dira irailaren 6tik 9ra bitartean. Guztira 50 ekitalditik gora antolatu dituzte, dantza, musika, kirola eta gastronomia bidelagun (atzo, abuztuak 29, egin zuten jaien aurkezpena). Albiste honetan jaso dugu Ugaoko jaien egitarau osoa, Jai Batzordeak zein Txosnaguneak antolatutako ekintzak batera:
Egitaraua / Ugaoko jaiak 2024
Irailak 6, ostirala
12:00 Eguneko zentroko erabiltzaileei zapiak jartzea
13:00 Adinekoei omenaldia
14:00 Jubilatuen Elkartekoei bazkaria Institutuko kirol pista
18:00 Azken urtean jaiotako haurrei harrera udaletxean
18:30 Jaien hasierako desfilea San Bartolome kaletik Herriaren enparantzara
19:00 Pregoia, txupinazoa eta aurreskua udaletxetik
19:30 Txosnaguneko txupinazoa Envaseseko langileen eskutik
19:30 Ugao Futbol Taldearen aurkezpen ofiziala Arandia futbol zelaian
20:00 Kontzertua Txosnagunean: Ez Dok Bape
20:30 Mariatxiak Herriaren enparantzan: Marichis Imperial Elegancia Mexicana
21:30-22:30 Kontzertua Gernika enparantzan: The Smoke Dealers
22:00-24:00 Sexubizi prebentzio programa Gernika enparantzan
23:00-01:00 Kontzertua Gernika enparantzan: Lendakaris Muertos
01:00-03:30 Trikidantz erromeria Txosnagunean
03:30-05:00 DJ Maurizia Txosnagunean
Irailak 7, larunbata
09:00 Marmitako eta tortilla lehiaketetan izena ematea Ermitako plazan
11:00 Diana
12:00 Gazteen tortilla lehiaketako sari banaketa Ermitako plazan
12:10 Koktelen eta gilden tailerra Ermitako plazan
12:30 Antzerkia Herriaren enparantzan: ‘Garbi Jai’ (+3 urte)
13:00 DJ maisu Haurreskolako plazan (Txosnaguneak antolatuta)
14:30 Marmitako eta tortilla lehiaketako sari banaketa Ermitako plazan
15:00 Bazkari herrikoia Txosnagunean antolatuta
16:30 Kontzertua Txosnagunean: The Dolphiners
17:00-18:00 Buruhandiak
18:00 Mus, Briska eta Tute txapelketetako finala Jubilatuen Etxean
18:30-20:30 Dantza jaialdia Herriaren enparantzan: ACF Buchito Café (Kanariak) + Asociación Folclórica Cultural El Caño de Galapagar (Madril) + Etorki (Ugao)
18:30-21:30 Zutik Elektrotxaranga
19:00 Salbea Udiarraga baselizan
22:30 Kontzertuak Txosnagunean: Lehiotikan + Dupla + Very Txarrak + DJ Pipi
23:30-01:00 Kontzertua Gernika enparantzan: UT!
01:30-04:30 Kris Alava DJ Herriaren enparantzan
Irailak 8, igandea
11:00 Diana
11:00-15:00 Nekazaritza Azoka Ermitako plazan
11:00-15:00 Sormen Azoka emakume sortzaileekin Ermitako plazan
12:00 Meza Sarea Abesbatzarekin Udiarraga baselizan
12:00-13:00 Zumba ikasleen erakustaldia Herriaren enparantzan
13:00-14:00 Herri Kirolak Ermitako zabalgunean Ermitako zabalgunean: Lucia Orbe-Beñat Amade vs Ainize Perez-Aritz Irazabal; Aida Ugalde
17:30-18:30 Irristaketa Artistikoa Ugao Irristaketa Klubaren eskutik El Jaro kiroldegiko pistan
18:30-19:30 Buruhandiak
18:30-20:30 Kale animazioa: Nafarroa Kanta
19:30 Parrillada eta kontzertu akustikoa Burbuilak taldearekin Txosnagunean
22:00-23:00 Antzerkia Gernika enparantzan: ‘No hay ladrón que por bien no venga’ (Amets Bete konpainia)
Irailak 9, astelehena
11:00 Diana
11:00-14:00 Txef Txikia sukaldaritza tailerra 5 urtetik aurrerakoentzat Herriaren enparantzan
12:00 Meza Udiarraga baselizan
12:30-14:30 Kale animazioa: Bilbo Ahizpak Trikitilariak
12:30-14:30 Kale animazioa: Beti Jai Fanfarrea
14:30 Betiko Babarrun-jana
18:00-20:00 Kale animazioa: Burrunba Elektrotxaranga
20:00 DJ Bull Txosnagunean
20:30-22:00 Kontzertua Herriaren enparantzan: Puro Relajo
22:30 Bolari Bira ematea Hiru Txorroko Iturrian
23:00 Jaien amaierako traka Ibaiondoko gunean: FML Piroteknia
☉ Ugao
‘Ihesean’, B.O.T.H. ugaotarren bigarren lana, plataforma guztietan kaleratuko dute barikuan
Disko fisikoa aurrerago kaleratuko dute Hego Uribeko taldekoek, diseinu lanetan ari direlako egun hauetan
Joan den irailaren 13an Ihesean izeneko bideoklipa kaleratu zuen Ugaoko B.O.T.H. taldeak. Iñigo Markina, Garazi Santa Cruz, Beñat Ramos eta Imanol Velascoren bigarren diskoari izena ematen dion lan hau hilabete askotako lanaren emaitza da eta Asturiaseko Ovni estudioetan grabatu eta nahastu dute Sergio Firuk eta Pablo Senatorrek (Desakatoko gitar jole ohia). Diskoa joan den Aste Santuko oporretan grabatu zuten: Firuk grabatu zituen abestiak. Senatorrek, ostera, nahasketa eta masterizazio lanak egin zituen.
Datorren irailaren 20an (ostiral honetan) streaming plataforma guztietan eskuragarri egongo da (Spotify, Youtube, BandCamp): “Disko fisikoa kaleratzeko itxaron beharko da diseinu lanetan ari garelako”, azaldu dute B.O.T.H.etik.
Lerro hauen gainean ikus daitekeen bideoklipa Ane Cuesta zinema zuzendaria eta bere lantaldearen lana da eta Zollo eta Arrankudiagaren babesa izan du. “Lagunen artean ateratako bideoklipa izan da”, azaldu du Beñat Ramos B.O.T.H.eko bateria joleak.
“Hilabete askotako lana prest dekogu eta irrikitan gauz zuen eskuetan egon daiten”, azaldu dute Ugaoko hardcore taldetik. B.O.T.H. izeneko lehen diskoa bezala, Ihesean albumak zazpi abesti izango ditu.
☉ Ugao
Ugaoko irakurketa klubean izena emateko epea zabaldu dute
Klubak urriaren 4an zabalduko ditu ateak ostiralero (ostiral bi hilero) urritik maiatzera arte, 18:45etik 20:00ak arteko ordutegiarekin
Irailaren 30era arte zabalik dago Ugaoko irakurketa klubean izena emateko epea. Klubak urriaren 4an zabalduko ditu ateak ostiralero (ostiral bi hilero) urritik maiatzera arte, 18:45etik 20:00ak arteko ordutegiarekin.
Irakurketa klubarekin batera, Ugaoko aisialdiko ikastaroetan eta Mirabatxo klubean izena emateko epea zabaldu dute Udaletik ere, GEURIAn duela egun batzuk iragarri lez.
☉ Ugao
Urte hasieran hasiko dituzte Ugaoko El Jaro kiroldegiko igerileku berriko obrak
“Udalaren asmoa lanak 2025eko urtarrilean hastea da”, horrela aurreratu dio GEURIAri Ekaitz Mentxaka herriko alkateak. Obrek zortzi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute Udaletik
Ugaoko Udalak El Jaro kiroldegian urgune bi eta aisialdirako gune bat ipiniko ditu. Proiektu honetarako inbertsioa 1,3 milioi eurokoa izango da eta Foru Aldundiak milioi erdiko dirulaguntza emango du: “Proiektu honen bidez inguruan inork ez dituen igerilekuak izango ditugu”, azpimarratu zuen Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak maiatzeko osoko bilkura hartan.
Ugaoko Udalaren asmoa lanak 2025eko urte hasieran hastea da, “urtarrilean, ondo bidean”, aurreratu dio GEURIAri herriko alkateak, eta obrek zortzi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute. “Lanen ondorioz baliteke denbora tarte txiki batean igerilekua itxi behar izatea”.
Joan den abuztuaren 19an ez-ohiko osoko bilkura egin zuten Ugaoko udaletxean kiroldegiko irakaskuntza ontziko obrak egin ahal izateko 281.000 euroko zorpetzea hitzartzea onartzeko. Ugaoko EH Bilduk kontrako bozka eman zuen: “Duela hilabete batzuk, 2024ko aurrekontuen eztabaidan esan genuen lez, bertan agertzen ziren hainbat inbertsio plan ez zetozen bat ugaotarron egunerokotasunean ditugun beharrekin”, izan ziren Maider Gaztaka EH Bilduko zinegotziaren berbak. “Bestelako zereginetan inbertitu beharko litzatekeela adierazi genuen; ez gatoz bat igerileku spa batean 1,3 milioi euro xahutzearekin. Herrian aspaldi egin den inbertsiorik handiena da eta ez dugu uste kiroldegiko erabiltzaileen lehentasuna hori denik, bertan bestelako beharrak baitaude”.
Horiek horrela, EH Bilduk ezohiko osoko bilkurako puntu bien aurkako bozka eman zuen: kiroldegiko ikaskuntza ontzi berriko obrak egin ahal izateko 281.000 euroko zorpetze eragiketa onartzea eta zortzi zenbakiko diru izendapenen aldaketari hasierako onespena ematea.
Maider Gaztaka: “Ez gatoz bat igerileku spa batean 1,3 milioi euro xahutzearekin. Herrian aspaldi egin den inbertsiorik handiena da eta ez dugu uste kiroldegiko erabiltzaileen lehentasuna hori denik”
“Era honetako obrak proiektu estrategikoak dira”, erantzun zion Mentxakak EH Bilduko bozeramaileari. “500.000 euroko dirulaguntza jaso dugu Foru Aldunditik eta inbertsio osoaren kopuruari diru-laguntzaren kopurua kentzen badiogu, obraren kostua elizako arkupea eraberritzeak duenaren berdintsua da”, arrazoitu zuen. Ugaoko alkatearen arabera, El Jaro kiroldegia azken boladan eskaintzen ari zen zerbitzu mota “ez zen guztiok espero genuena”: “Egoera hori hobetzearren gimnasioa berritu dugu, kiroldegiaren estalkia ere bai, kirol anitzeko kantxa eraberritu dugu… Orain igerilekua hobetzeko txanda da”.
Hauteskundeetako hitzematea izan zen eta proiektu honen bidez Ugaoko kiroldegiak “kalitatezko jauzia” egingo duela azaldu du Mentxakak. “Proiektu honen bidez haurrentzako ikastaroak egin ahal izango dira igerilekuan eta aisialdirako gune bat ere sortuko dugu, eta ez hori bakarrik: adingabeentzat zein dibertsitate funtzionala edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat bainu segurua ere bermatuko du”.
☉ Ugao
Lekittoko Deabruak taldeak su ikuskizuna eskainiko du larunbatean, Ugaon
Akelarre Fok izeneko ikuskizuna irailaren 21ean, 20:00etan hasiko dute Hiru Hodiko iturrian
Larunbat honetan, irailaren 21ean Akelarre Fok izeneko ikuskizun piroteknikoa eskainiko du Lekittoko Deabruak taldeak, 20:00etan, Hiru Hodiko iturian. Bigarren aldia da ikuskizun hau Ugaon antolatzen saihatzen direla: joan den martxoan ikuskizuna bertan behera utzi behar zuten eguraldi txarragatik eta antolakuntzakoek faktore hori erabakigarria dela azaldu dute.
Lekeitioko taldeak segurtasunezko gomendioak iragarri dizkie herritarrei, ikuskizuna segurtasun osoz gozatu ahal izateko:
– Kotoizko arropa mahuka eta praka luzeak erabiltzea eta ehun sintetikoa saihestea. Oihalezko txapela edo kapela eta oinetakoak ondo finkatuta izatea
– Edozein arrazoirengatik arropa pizten bazaizu, etzan lurrean eta egin buelta sugarrak itzaltzeko. Batez ere, korrika ez egin, sugarrak zabal daitezkeelako
– Ikuskizunari kale zabaletan itxarotea eta jende pilaketak saihestea
– Ura ez eskatzen laguntzea
“Lekeitioko antzerki taldeak 2012an abiatu zuen proiektu hau, Mediterraneoko correfoc-ek inspiratuta eta Euskal Herriko tradizioekin uztartuta”, azaldu dute udal ordezkariek. “Zuzeneko musika eta pirotekniarekin jendearen parte hartze aktiboa lortzen dute, denon gozamenerako”.
Kostaldeko taldea herri ekimenez jaio zen, Aittitta Txiki kultur taldean zebiltzan hainbat gazteren iniziatibaz. Geroztik funtzionamendu herritar eta bolondresean lan egiten dihardute.
Irabazi asmorik gabe, herrigintza ardatz duen taldea da, kultur sorkuntza bultzatu eta euskara hutsez lan egiten duena. Hainbat ekimenetan parte hartu dute: Korrika, hainbat bideoklip eta elkartasun ekimen…
2022.urtean Lekittoko Deabruen 10.urteurrena ospatzeko urtea izan zen. Bertan, Euskal Herrian zehar hainbat ikuskizun emateaz gain, ikastaro, erakusketa eta dokumental bat egin zuten beraien historia biltzen zuena
☉ Ugao
Zabaldu dute Ugaoko aisialdiko ikastaroetan, ludotekan eta Mirabatxon izena emateko epea
Ludotekaren kasuan, gaur azken eguna da lehen hiruhilekoan izena emateko
Ugaoko Udalak ikasturte berriko aisialdiko ikastaroetan, Ludoteka, Mirabatxo klubean eta Gaztelekuan izena emateko epea zabaldu du. Ikastaroetan izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da eta irailaren 30ean hasiko dira. Hauxe da eskaintza:
– Ebaketa eta jantzigintza
– Larruaren eskulangintza
– Eskulanak
– Orratz-lanak
– Joskintza sortzailea- patchwork
– Marrazketa eta pintura
– Ume eta gazteentzako margolaritza
Berbalagunen parte hartuko dutenek astearte eta ostegunetan izango dituzte saioak 18:00etan eta asteazkenetan 11:00etan.
Izen emateak
Ikastaroetan izena emateko inprimakia Ugaoko Udalaren webgunean topa daiteke. Berau bete eta kultura.ugao@ortzadar.es helbidera bidali behar da. Online egiteko aukera era badago, Google Formesko inprimaki digitala behar bezala betez. Izen ematea aurrez aurre egin nahi dutenek Jane jauregira joan beharko dira astelehenetik ostegunera, goizez 09:30etik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 9:30etik 13:30etara.
“Ikastaro bakoitzean gutxienez 8 ikaslerentzako eta gehienez beti 12 ikaslerentzako tokia egongo da. Kopuru hauek materialaren edo lokalaren arabera alda daitezke. Izena emandakoen kopuruak dagoen leku-kopurua gainditzen badu zozketa egingo da”, azaldu dute Udal ordezkariek. Zozketan soilik erroldatutakoak sartuko dira, eta erroldatu gabekoak itxarote-zerrendan geratuko dira izena emandako dataren araberako hurrenkeran. Izena emandako bakoitzari zozketan parte hartzeko zenbaki bat emango zaio. Kultura sailak zozketaren data eta ordutegia ezarriko ditu.
Ludoteka ere, zabalik
Gaur azken eguna da Ludotekako lehen hiruhilekoan izena emateko. Aurtengo zerbitzua 2017 eta 2020 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Jarduera irailaren 17tik abenduaren 19ra bitartean garatuko dute Kultur Etxea, astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Udaletik jakinarazi dute hiruhileko bakoitzean izena emateko epe berria iragarriko dutela.
Aisialdirako ikastaroekin bezala, Ludotekan izena emateko esteka honen bidez egin dezakete interesdunek. Inprimakia beteta ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbidera bidali behar dute. Google Formseko inprimaki digitala betez ere egin daiteke. Aurrez aurre egiteko asmoa dutenek Jane jauregira jo beharko dute honako ordutegiarekin: astelehenetik ostegunera, goizez 9:30etik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00era. Ostiraletan, 09:30etik 13:30etara izango da.
Mirabatxo eta Gaztelekua
Mirabatxo 2014 eta 2016 urteen bitartean jaiotakoei zuzenduta dago eta izena emateko azken eguna irailaren 18a da. Eskaera Udal webguneko inprimakia betez egin daiteke: “Hamabostero larunbat batean egiten dira Mirabatxo Klubaren jarduerak, urritik ekainera bitartean, 17:00-20:00 ordutegian. Jane Jauregia izango da ohiko topalekua. Posible da egunari edo ordutegiari dagokionez aldaketak izatea, egingo den jardueraren arabera”, azaldu dute Udaletik.
Gaztelekuko izen emateak egun ezberdinetan zabalduko dituzte Gaztelekuan bertan: irailaren 20an 17:30etik 21:00era egin ahalko dira. Hilaren 21ean eta 22an 18:00etatik 21:00ak arte egitea posible izango da ere.