→Ugao

Ugaoko jaien antolaketan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek uztailaren 6an

Ugaoko jaien antolaketan parte hartzen duten herritarrentzako, kolektiboentzako eta elkarteentzako bilera antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak uztailaren 6rako.

Ugaoko jaiak, 2019 // Geuria

Ugaoko jaien antolaketan parte hartzen duten herritarrentzako, kolektiboentzako eta elkarteentzako bilera antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak. Eragileei hitza emanda, “pertsona guztientzako” diren jaiak prestatzea da helburua: “Guztion artean hausnartuko dugu zer egin dezakegun elkarrekin, berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko festen alde gure alea jarri ahal izateko”. Hala nahi duten herritar guztiek uztailaren 6an (asteazkena), 18:00etan, Jane Jauregian izango dute hitzordua haien gomendio eta ideiak partekatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak