→Ugao

Egitaraua | Ugaoko jaietan herri bazkaria eta emakume sortzaileen azoka egingo dituzte txosnagunean

Jaietan antolatuko dituzten ekintzen egitaraua zabaldu berri du Ugaoko txosnaguneak. Kuadrillen urteroko jaitsiera eta gero, irailaren 6an (asteartea) emango diote hasiera jaiei: txupina eguerdiko ordu batean botako dute.

Ugaoko jaietako gastronomia eguna, 2019 // Geuria

Jaietan antolatuko dituzten ekintzen egitaraua zabaldu berri du Ugaoko txosnaguneak. Kuadrillen urteroko jaitsiera eta gero, irailaren 6an (asteartea) emango diote hasiera jaiei: txupina eguerdiko ordu batean botako dute, eta poteo musikatua eta kontzertuak —Txapa ta Pintura eta La Txirla Records taldea— egongo dira girotzeko.

Asteartetik jaietako azken egunera arte (irailak 12, astelehena) hainbat ekintza egingo dituzte Ugaoko frontoian, txosnagunean. Asteburuari harrera egiteko, txupina beste behin botako dute ostiralean, irailaren 9an. Larunbatean, berriz, herri bazkaria, preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa eta zumba feminista egingo dituzte; igandean, emakume sortzaileen azoka eta parrillada egongo dira frontoian.

Herriko tabernan, Zelai tabernan eta txosnagunean kontzertuak eta musika ibiltaria ere prestatu dituzte. Golden Boys, C.R.A.S., DJ Bull eta The Dolphiners taldeek joko dute, besteak beste.

Ugaoko jaiak 2022 | Programa – Txosnagunea

Irailak 6, asteartea
12:30 Kuadrilen jaitsiera
13:00 Txupinazoa
13:30 Poteo musikatua
17:30 Kontzertuak Felipe tabernan
Txapa ta Pintura
La Txirla Records

Irailak 9, ostirala
19:30 Txupinazoa txosnagunean
Ekitaldia
20:00 Bafle poteoa
03:00 Kontzertua
Txitxi & Kurri Queens MJ

Irailak 10, larunbata
12:00 Antxo ta Pantxa pailazoak
12:30 Kontzertuak Zelai tabernan
Hija del Nopal (mix tropikala)
Sonidero Galerna
14:00 Triki poteoa
15:00 Herri bazkaria
17:00 Bingo musikatua
18:30 Sakatu elektrotxaranga
21:30 Preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa
22:00 Kontzertua Herriko tabernan
Golden Boys
01:30 Zumba feminista
02:00 Nahia Novo DJ-a

Irailak 11, igandea
12:00-15:00 Emakume sortzaileen azoka
19:30 Parrillada
19:30 Kontzertuak
C.R.A.S.
The Dolphiners

Irailak 12, astelehena
20:00 DJ Bull

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak