→Ugao

Kontzentrazio-esparru frankisten inguruko Estatu mailako lehen aste tematikoa egingo dute Ugaon

Datorren ekainaren 13tik 19ra urteroko Burdin Hesiaren Astea antolatu du Burdin Hesia Ugao elkarteak. 11 urtez aste hau prestatu eta gero, aurten, eta Estatu mailan lehen aldiz, Kontzentrazio-esparru frankisten inguruko aste tematikoa egingo dute eta gai horren inguruko adituak ekarriko dituzte hiribildura

Burdin Hesiko asteko argazkia // Iñaki García Uribe

Datorren ekainaren 13tik 19ra urteroko Burdin Hesiaren Astea antolatu du Burdin Hesia Ugao elkarteak. 11 urtez aste hau prestatu eta gero, aurten, eta Estatu mailan lehen aldiz, Kontzentrazio-esparru frankisten inguruko aste tematikoa egingo dute eta gai horren inguruko adituak ekarriko dituzte hiribildura: Carlos Hernández kazetari erretiratu espezializatua, Joseba Egiguren kazetaria eta Tomás Llanos eta Fernando Cardero historialariak.

Berritasun horiez gainera, urteroko jarduera historikoetaz gozatu ahal izango dute herritarrek: doako antzeztutako bisita gidatuak egingo dituzte mendian barrena, Gerra Zibileko protagonistekin, baita Ugao Historia Ezagutzeko Zentrora bisita ere.

Burdin Hesia Ugao elkarteak laster kaleratuko du jarduera guztien programa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak