→Ugao

Kutxa Bira nazioarteko ekimena Ugaora iritsiko da bihar

Egurrezko kutxa Ugaora helduko da / Kutxa bira

Kutxa Bira ekimena martxoaren 20an abiarazi zuen Iparra Hegoa elkarteak Argentinan, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaroko da. Barruan euskarari lotutako hainbat mezu izango ditu kutxak, hala nola, Amets Arzallus bertsolariarena (‘Hitza da gure lurra’) eta jendeak bere ametsekin idatzitakoak, eta herriz herri ibilbidea egingo du.

Kutxa apirilean iritsi da Euskal Herrira eta ibilbidearen amaiera maiatzaren 30ean izango du, Seguran (Gipuzkoan). Tartean, Kutxa Hego Uribe eskualdean geldialdia egingo du apirilaren 30ean. Hain zuzen ere, Ugaon izango da bihar, ostirala. “Herri bakoitzak bideo bat egiteaz gainera, kutxa barrura, fisikoki, aldarrikapen bat sartuko du. Euskal Herri osoari zuzenduko zaion manifestu bat ere izango du barnean, herri guztietan irakurriko dena”, diote Harile Kultur Elkartetik.

Egurrezko kutxa eta ikurriña / Kutxa bira

Euskararen aldeko hainbat egitasmo —Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Nafarroaren Eguna, Korrika, eta abar luze bat— bertan behera geratu dira pandemiaren ondorioz, eta Iparra Hegoa elkarteak Kutxa Bira ekimenaren bitartez, “hutsune horiek” estaltzea du helburu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak