→Ugao

Sare sozialen eta ikusentzunezkoen inguruko doako tailerrak prestatu dituzte Ugaon, uztailean

ugao it txartela ikastaroa 2018 ordenagailua argazkia Glenn Carstens Peters Unsplash

Ugaoko KZ Guneak sare sozialen eta ikusentzunezkoen inguruko goizeko tailerrak prestatu ditu hilabete honetan zehar, 11:00etatik 13:00ak arte

Interneteko erabiltzailea // Utzitakoa

Ugaoko KZ Guneak sare sozialen eta ikusentzunezkoen inguruko goizeko tailerrak prestatu ditu hilabete honetan zehar, 11:00etatik 13:00ak arte. Honako hauek izango dira doako tailerrak:

  • Uztailaren 18tik 20ra | ‘Facebook zure smartphonean’
  • Uztailak 21 eta 22 | ‘Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak’
  • Uztailaren 26 eta 27 | ‘Sortu zure bideoak zure gustukoen irudiekin’
  • Uztailaren 28 eta 29 | ‘Argazkiei ukituak eman zure smarthphonearekin’

Ikastaro hauek Ugaoko KZ Gunean eskainiko dituzte eta izena emateko honako helbideak ahalbidetu dituzte: kultura.ugao@ortzadar.es eta kultur-etxea.ugao@bizkaia.org. Horiez gainera 946 480 704 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak