Ugaoko Udalak Ludotekako 3. hiruhilekoan izena emateko epea zabaldu du apirilaren 22ra arte eta 2014 eta 2017 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzenduta daude: “Hauen guztien bitartez era ludikoan eta dibertigarrian ikasi eta beraien balioak indartzen dituzte”, azaldu du Udalak prentsa ohar baten bidez.
Ludoteka zerbitzua apiriletik ekainera bitartean antolatu du Udalak, astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak arte eta lehenengo eguna hilaren 25ean izango da.
Plazak mugatuak dira, eta izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako Jane jauregian egin dezakete interesdunek aurrez aurre, eta baita modu telematikoan: alde batetik GoogleFormsen eskegitako inprimakia betez egin daiteke, edo Ugaoko Udalaren webgunean eskegitako inprimakia deskargatu, bete eta kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidaliz
Haurreskolak, zabalik ere
Aurreskoletan izena emateko epea zabaldu dute ere apirilaren 11tik maiatzaren 9ra. Haurreskola zerbitzua ikasturte berrian hasiko da, irailean.
Izena emateko 944 043 985 eta 946 854 485 telefono zenbakiak jarri dituzte eta ugaomiraballes.ugaomiraballes@haurreskolak.eus helbide elektronikoak
