→Ugao

Ugaoko ludotekan izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik

Hiruhilekoaren prezioa 3 eurokoa izango da erroldatuentzako, eta 60 eurokoa, ez erroldatuentzako.

Ugaoko Kultur Etxea // Geuria

2015 eta 2018 urteen artean jaio diren haurrentzako hainbat ekintza eta tailer antolatuko ditu Udalak Ugaoko ludotekan, ikasturteko lehen lauhilekoan. Programazioa umeek “era ludikoan eta dibertigarrian ikasteko eta beren balioak indartzeko” dago prestatuta, astean hiru egunetan zehar egingo diren jolas eta talde dinamiken bidez. Egun horietan, 17:00etatik 19:00etara elkartuko dira haurrak Kultur Etxean, abenduaren 22ra arte luzatuko diren ekintzetan parte hartzeko.

Hiruhilekoaren prezioa 3 eurokoa izango da erroldatuentzako, eta 60 eurokoa, ez erroldatuentzako. Gainera, plaza kopurua mugatua denez, erroldatuek lehentasuna izango dute ugaotarrak ez direnen aurrean, izen-ematea irailaren 16an itxi baino lehen. Inskripzioak modu presentzialean edo online egin daitezke: Udalaren webgunean dagoen izen-emate fitxa bete ondoren, kultura.ugao@ortzadar.es helbidera bidali beharko da, edo bestela, Jane Jauregian entregatu. Nahi izanez gero, izapide guztiak internetetik ere egin daitezke, izena emateko inkesta hau betez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak