→Ugao

Ugaoko jaietako erasoak salatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean

Ostiral gauean lau emakumek baino gehiagok salatu dituzte erasoak. Elkarretaratzea Gernikako enparantzan egingo dute, bihar, 18:30ean.

M8ko manifestazioa Ugaon // Geuria

Ostiral gauean, lau emakumek baino gehiagok salatu dute Ugaoko jaietan erasoak jasan dituztela. Antolakuntzan lan egiten duten kolektibo eta norbanakoek gertatutakoa salatu dute, eta erasoei erantzuna emateko, elkarretaratzea egingo dute bihar, igandean.

Txosna Batzordeak antolatuta, deialdia Gernikako enparantzan egingo dute, 18:30ean, jai askeak aldarrikatzeko helburuarekin. Batzordetik esan duten bezala, elkarretaratzearekin, jai herrikoiak antolatzen dituzten talde guztiek erakutsi nahi dute jazotakoa “onartezina” iruditzen zaiela, eta ez dutela inolako erasorik nahi: “Horretarako egin dugu lan, eta horretarako lanean jarraituko dugu”.

Hainbat ekimen

Kolektiboek jaietako lehen egunetik erakutsi dute erasoen aurkako jazarpena. Pregoian errepikatu zen diskurtsoa izan da, baita jaien plangintzan garrantzi handia eman zaion gaia ere: erasoen prebentziorako eta laguntzarako hainbat ekintza jarri dituzte martxan Udalak, Jai Batzordeak zein Txosna Batzordeak.

Argazkiak | 100 pertsona inguruk hartu du parte jaietako eraso matxisten aurkako Galdakaoko manifestazioan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak