→Ugao

‘Nudo’ antzezlanak San Bartolome eguna argitu du Ugaon

San Bartolome girotzeko ekitaldi bakarra genuen Rojo Telón zirku konpainiaren Nudo antzezlana, eta hasiera batean espero zen asistentzia gainditu zuen. Umeak, gazteak, helduak eta nagusiak hurbildu ziren institutura.

Gorputza eta korapiloak

Ikuskizun honek, umoretik eta zirku berritik abiatuta, hiru pertsonaiek gorputzaren eta mugimenduaren bidez sortutako unibertsoa hartzen du abiapuntu, zirkua lengoaia gisa erabiliz. Lurretik muturrak lotzen eta gaur hitz egin nahi duen korapilo hori airean askatzen. Umorearen, interpretazioaren eta zirku-tekniken (airekoak eta lurzorukoak) bidez, mundu desberdinak zeharkatuko dituzten hiru emakume, publikoa melenga dadin eta esperientzia “zerutiarra” bizi dezan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak