→Ugao

Adin nagusikoen “autonomia eta mugikortasuna hobetzeko” parke bio-osasungarria ireki dute Ugaon

Ugaoko Udalak Osakidetzako mediku, erizain eta bestelako profesionalekin lankidetzan sortu du parkea. Gernikako Enparantzan dago kokatuta, eta bederatzi elementu ditu nagusienek ariketa kognitibo eta fisikoak egin ditzaten.

Parke bio-osasungarria // Ugaoko Udala

Adin nagusikoen “autonomia eta mugikortasuna hobetzeko” parke bio-osasungarria ireki dute Ugaon. Udalak Osakidetzako mediku, erizain eta bestelako profesionalekin lankidetzan sortu du parkea. Gernikako enparantzan dago kokatuta, eta bederatzi elementu ditu nagusienek ariketa kognitibo eta fisikoak egin ditzaten. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeari begira sortu dute espazio bio-osasungarria, eta adin tarte guztientzako prestatuta badago ere, batez ere adinekoei eta sedentarioei dago bideratuta.

Gorputzeko atal guztiak landu eta aktibo mantentzeaz gain, maila mentalean ere onurak izango dituela adierazi dute Udaletik. Bihotzeko arazoak, osteoporosi arazoak eta kolesterol arazoak murrizteko balio dezakete bertan egindako ariketek, baina baita adineko pertsonen oreka hobetzen laguntzeko ere, haien autonomia eta mugikortasuna hobetuz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak