→Ugao

Ugaoko Sarea Abesbatzak finalerako txartela lortu du ‘Ahotsak’ saioan

Ugaoko Sarea Abesbatza ETB1eko ‘Ahotsak’ saioko finalean izango da. Atzo lehiatu zen Eibarko Koro Gaztea eta Oiongo Prudentzio Egunsentia abesbatzen aurka.

Ugaoko Sarea Abesbatza ETB1eko 'Ahotsak' saioan // Argazkiak: EiTB

Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzeko bidean da Euskal Telebista, ‘Ahotsak’ saioaren bitartez. Irailaren 16an hirugarren atala eman zuten eta bertan Ugaoko Sarea Abesbatzak hartu zuen parte, emaitza oso on batekin. Hain zuzen ere, finalerako txartela lortu dute ugaotarrek.

Ugaoko Sarea Abesbatzak Eibarko Koro Gaztea eta Oiongo Prudentzio Egunsentia Abesbatza izan zituen aurrean atzoko saioan eta puntuaketan abesbatza ugaotarrak irabazi zuen.

Julian Iantzik aurkezten du ‘Ahotsak’ saioa, Hibai Etxebarria musika adituaren laguntzarekin. Saioaren funtzionamenduari dagokionez, hiru abesbatza lehiatuko dira saio bakoitzean eta bertatik irabazle bakarra aterako da. Guztira, zortzi saio izango dira eta ondoren finala izango da, Donostian. Ugaoko Sarea Abesbatzaz gain, Hego Uribeko beste talde bat lehiatuko da saioan: Basauriko Zirzira Ahots Taldea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak