Asteazkenean iragarri bezala, Superberriak taldeko langileen komiteak manifestazioak deitu ditu enpresak kaleratu nahi dituen 70 langileen egoera salatzeko. Ugaon aurreikusi duten lehen ekitaldia bihar, astelehenean, izango da. BM Shop-eko 14 langileak Parke Berdean batuko dira, 14:30etatik aurrera, “Itxialdirik ez! Gure lanpostuen defentsan!” lelopean. Langileek herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia, eguerdian “argazki herrikoia” aterako baitute hurbiltzen diren auzokideekin.
