Sareak

☉ Ugao

Zuumba kids, pilates, cardio boxing eta beste 7 kirol ikastaro eskainiko dituzte Ugaon

Herrian erroldatuta daudenek astelehenean (irailak 5) egin ahalko dute inskripzioa, eta erroldatuta ez daudenek, berriz, irailaren 12an.

|

El Jaro kiroldegia // Geuria

Datorren astean irekiko dute Ugaoko Udalak eskaintzen dituen kirol ikastaroetan izena emateko epea. Herrian erroldatuta daudenek astelehenean (irailak 5) egin ahalko dute inskripzioa, eta erroldatuta ez daudenek, berriz, irailaren 12an.

Guztira 10 kirol jarduera egongo dira aukeratzeko. Umeentzako igeriketa klaseez gain, aretoan egiteko beste hainbat ikastaro prestatu dituzte: pilates eta yoga, multikirolak, cardio boxing, gap core, combigym eta spin bike. 2022ko azken hiruhilekoan eskainiko diren berrikuntzan artean, zuumba eta zuumba kids (umeentzako) ikastaroak ere egongo dira.

Aretoko ikastaroak

Cardio boxing
– Astelehenak eta asteazkenak: 20:00-21:00
– Prezioak: 94,80 euro erroldatuentzako eta 139,10 euro ez erroldatuentzako
Combigym
– Astearteak eta ostegunak: 18:30-19:30
– Prezioak: 94,80 euro erroldatuentzako eta 139,10 euro ez erroldatuentzako
Gap core
– Astelehenak eta asteazkenak: 19:00-20:00
– Prezioak: 94,80 euro erroldatuentzako eta 139,10 euro ez erroldatuentzako
Multikirola
– Astearteak eta ostegunak: 17:30-18:30
– Prezioak: 86,40 euro erroldatuentzako eta 122,10 euro ez erroldatuentzako
Ciclo indoor
– Astearteak eta ostegunak: 18:30-19:30
– Prezioak: 89,50 euro erroldatuentzako eta 134,80 euro ez erroldatuentzako
Pilates
– Astelehenak eta asteazkenak: 18:00-19:00
– Prezioak: 46,30 euro erroldatuentzako eta 100,10 euro ez erroldatuentzako
Yoga
– Astelehenak eta asteazkenak: 10:15-11:45 edo 19:30-21:00
– Prezioak: 78,90 euro erroldatuentzako eta 108,40 euro ez erroldatuentzako
Zuumba kids
– Astelehenak eta asteazkenak: 17:30 eta 18:30
– Prezioak: 91,60 euro erroldatuentzako eta 134,80 euro ez erroldatuentzako
Zuumba
– Astearteak eta ostegunak: 19:30-20:30
– Prezioak: 91,60 euro erroldatuentzako eta 134,80 euro ez erroldatuentzako

Haurrentzako igeriketa ikastaroak

Prezioak: 49,50 euro erroldatuentzako eta 84,20 euro erroldatuta ez daudenentzako

4 urtekoentzako “Igeriketa familiarizazioa”
– Astehelenak eta asteazkenak: 17:00-17:30 edo 19:00-19:30
– Astearteak eta ostegunak: 17:00-17:30 edo 19:00-19:30

5 urtekoentzako “Igeriketa hastapena”
– Astehelenak eta asteazkenak: 17:30-18:15
– Astearteak eta ostegunak: 17:30-18:15

6 urtekoentzako “Igeriketa hobekuntza”
– Astehelenak eta asteazkenak: 18:15-19:00
– Astearteak eta ostegunak: 18:15-19:00

7-11 urte bitartekoentzako “Igeriketa estiloak”
– Astehelenak eta asteazkenak: 19:30-20:15
– Astearteak eta ostegunak: 19:30-20:15

Izen-ematea

Inskripzioak modu presentzialean egin ahalko dira El Jaro kiroldegira hurbilduta. Jardueretan plaza bermatzeko, izen-ematea egiterakoan bertan ordaindu beharko da tasa, txartel bidezko ordainketarekin.

☉ Ugao

Bi orduko lanuztea eta manifestazioa egingo dute gaur Ugaon Envaseseko langileen alde

Herri mailako ordu biko lanuztea eta manifestazioa deitu dute gaurko Ugaon, atzo hasitako dinamikari jarraipena emanez

|

Martxoaren 16an egin zuten lehen manifestazioa Ugaon / Utzitakoa

Joan den apirilaren 8an aste biko grebari hasiera eman zioten Ugaoko Envases Universales multinazionaleko langileek, Aldi Baterako Lan Espedientearen kontsulta-aldia enpresa batzordearekin akordiorik lortu gabe amaitu ostean.

Gaur, eta atzo hasitako dinamikari jarraipena emanez, herri mailako ordu biko lanuztea eta manifestazioa deitu dute. LAB sindikatutik azaldu dutenaren arabera, “langileak zaurgarritasun-egoera larrian daude inolako eskrupulurik ez duen multinazional baten aurrean, aberastasun gehiago metatzeko irrika nola ase besterik ez duena buruan, aberastasun hori beren ahaleginaren bidez sortzen ari diren pertsonen bizitzari erreparatu gabe”.

Envases Universaleseko langileek Gaubela egin zuten atzo / Utzitakoa

Egoera hori salatzeko hainbat ekintza egin dituzte herrian atzotik hona, besteak beste pankarteoa, elkartasun kontzertuak, afari kolektiboa edo gaubela.

Denak bere horretan jarraituko balu mobilizazio berriak iragarri dituzte langileek, eta LAB sindikatuak kanpainan dauden alderdiei eskatu die “hauteskunde-kanpainaren amaierako mitinak ematen ariko diren pertsona horiei, arduradun politiko horiei, langileak babesteko politikak ezar ditzaten, deslokalizazio eta eraispen industrialeko prozesuak zailtzen dituzten legeak sor ditzaten eta errotuta dagoen industria baten alde egin dezaten”

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaoko Gazte Eguna egingo dute bihar, “gazteek euren egun propioa aldarrikatzeko”

|

Gautegun erromeria / Geuria

Musika, jolasak eta aldarrikapena izango dira Ugaon bihar egingo duten Gazte Egunaren oinarria. Helburua, antolatzaileek eurek adierazi dutenaren arabera, “gazteak elkartzeko espazioa sortzea da, gazteek euren egun propioa aldarrikatzeko”. 

Hori horrela, 12:00etan hasi eta gaueko ordu txikietan bukatuko den ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute. Hasteko, 12:00 taldeen arteko jolas musikatuak egingo dituzte tabernetan zehar. Hori ondoren etorriko den herri bazkariaren atarikoa izango da.

Arratsalde parterako elektrotxaranga 17:30ean, eta gauarekin batera hainbat kontzertu, hala nola Txapelpunk, Arene G, Gautegun Erromeria edo Jonkass DJa.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Veronica Martin zeberioztarrak elikagai osasuntsuen etiketak identifikatzeko tailerra eskainiko du Ugaon

Hitzaldia Ugaoko Jane jauregian antolatu du AEK-k apirilaren 24an, 18:00etatik 19:30ak arte, ‘Praktikatu eta Bizi’ programan

|

Elikagai osasuntsuen etiketak identifikatzeko hitzaldia eskainiko du Veronica Martin Requena nutrizionista zeberioztarrak Ugaoko Jane jauregian, apirilaren 24an, asteazkena. GEURIAk iazko apirilean elkarrizketatu zuen Zeberioko nutrizionista.

“Elikadura osasuntsua erosketa-saskian hasten da, baina gaur egun ez da batere erraza supermerkatuan elikagai onenak aukeratzea”, azaldu du nutrizionistak HasiHazi Jaten kontsultategitik. “Hainbat eta hainbat produktu mota daude, ezen jakin ere ez dakigun zer jaten dugun”. Hori dela eta, produktuen etiketak bereizten jakitea garrantzitsua dela nabarmendu dute, nahasketa batzuek gure dietak desorekatzeko arriskua sortzen dutelako.

Zeberioko produktuak // Geuria

Saioa 18:00etatik 19:30ak arte antolatu du HasiHazi jaten kontsultategiak AEK-ko Praktikatu eta Bizi programan eta Ugaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du. Hitzaldian parte hartu nahi duten interesdunek 663 040 035 telefonora deituz eman beharko dute izena.

Osorik irakurri

☉ Ugao

HAPO berria ezagutarazteko saio parte-hartzailea antolatu dute Ugaon

Hiri Antolamenduko Plan Orokor berri onartua ezagutarazteko saio irekia Jane Jauregian egingo dute apirilaren 29an, 18:30ean

|

Goikiri auzoko eraikinak // Geuria

Ugaoko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berri (HAPO) eta onartua ezagutarazteko saio irekia antolatu du Jane Jauregian apirilaren 29an, 18:30ean. Bertan izango da Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkatea Udaleko teknikari eta HAPOa idatzi duten taldearekin batera: “Ekimen honen helburua ugaotarrek, onartutako dokumentuaren xehetasunak ezagutzea da, aurrekoetan egin den bezala”, azaldu du herriko alkateak.

Udal ordezkariek gogoratu lez, Ugaoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra behin betiko onartu zuten Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko foru diputatuaren 2024ko otsailaren 20ko 130/2024 Foru Aginduaren bidez eta ebazpena martxoaren 26ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (61 zk.) argitaratu zen, onartutako hirigintza araudiarekin batera, Ugao-Miraballesko Udalari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari jakinaraziz.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Argazkilaritza digitaleko hastapen ikastaroa antolatu dute Ugaon

klaseak hilaren 22an hasiko dira eta astelehenero izango dira, 17:00etatik 20:00ak arte, Jane jauregian. Izena emateko azken eguna apirilaren 18a izango da

|

Kostaldeko argazki bat // urtzivera.com

Argazkilaritzaren maitale amateurrek apirilaren 18ra arte izena eman dezakete Urtzi Verak (Orozko, 1975) Ugaon eskainiko duen hastapen ikastaroan. Lehen saioa apirilaren 22an izango da eta klaseak astelehenero izango dira 17:00etatik 20:00ak arte, Jane jauregian.

Ikastaroa 27 ordukoa izango da eta argazkilaritza digitalean interesa duten herritarrei zuzenduta dago, “argazkilaritza digitalaren munduan prestakuntza-oinarri garrantzitsu batekin hasi nahi duten argazkilaritza-zaleei eta maitaleei”, udal ordezkariek azaldu lez.

Izena emateko azken eguna apirilaren 18a izango da eta modu bitan egin daiteke: Jane jauregian, aurrez aurre edo esteka honen bidez. Edukiera mugatua izango da eta ikastaroak 29 euroko prezioa du.

Urtzi Vera // urtzivera.com

Irakasleari buruz

Urtzi Vera artea eta natura maite dituen argazkilaria da eta sari ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar eta guztien artean Fritz Polking izenekoa (2014) nabarmentzen da, urtero ematen dena eta Alemaniako argazkilariaren izena daramana. Hala ere, Amurriokoak bestelako sari ugari irabazi ditu, den-denak bere webgunean iragarrita ditu.

Urtzi Vera irudien garai digitalean murgildu zen duela hamabost urte baino gutxiago. Ogibidez Industri ingeniari teknikoa da, arkatz, errotulagailu eta plastilina artean eman zuen haurtzaroa. Betidanik maite izan zituen marrazketa eta jolas sortzaileak.

Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, marrazketa, pintura eta eskultura tailerretara itzuli zen Vera. Oso urte entretenigarriak eta ikaskuntza handikoak izan ziren berarentzat, eta, ziurrenik, haien lanaren oinarriak finkatu ziren.

Natura eta animaliak inspirazio-iturri izan ditu beti. 2005ean, mendira kamera konpaktu bat eramatea bururatu zitzaion… eta momentu hartan piztu zitzaion argazkigintzarekiko grina.

Gaur egun Ingeniari tekniko lez egiten du lan Amurrion, baina horrek ez du bere pasioa, argazkilaritza, oztopatzen.

Osorik irakurri