→Ugao

Ugaoko Herri Krosak elkartasun keinua izango du beste urte batez

ugao-herri-krosa-2015

Maiatzaren 8an, igandez, ospatuko da Ugaoko Herri Krosaren bederatzigarren edizioa. Dagoeneko 330 partaidek eman du izena, baina oraindik zabalik dago inskripzioak egiteko epea. Hilaren 7arte egin daiteke aurretiazko izen ematea Ugaoko Herri Krosaren webgunean. Era berean, lasterketaren egunean bertan ere eman daiteke izena, 09:00etatik 10:30era arte.

Izena ematea doakoa da eta parte hartzaile bakoitzak litro bat esne ekarri beharko du. Jasoko dituzten esne litroak Caritas erakundeari bidaratuko zaizkio.

Herrigunetik ibilbidea

Lasterketa Ugaoko kaleetatik zehar burutuko da eta irteera zein helmuga Herriko enparantza izango da. Eliza, udaletxea, Jane Jauregia eta Hiru hodidun iturriaren aurretik igaroko da ibilbidea.

Aurrebenjaminek eta benjaminek 400 metro egingo dituzte, kimuek eta haurrek itzuli bat egingo dute ibilbide txikian eta kadeteek, gazteek eta seniorrek ibilbide luzeagoa egingo dute (kadeteek itzuli bat eta gazteek eta seniorrek 3 itzuli).

Sariak partaide guztientzat

Senior mailako lehenengo gizonezkoak eta emakumezkoak garaikurra, txapela eta 100 euroko opari txartela jasoko dute Ugaoko saltokietan erabiltzeko. Era berean, kategoria eta sexu bakoitzeko lehenengo hirurek sariren bat jasoko dute, baita parte hartzaile bakoitzarentzat janariz eta freskagarriz betetako poltsa bana.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak