Ugaoko Berbalagun taldeetan inskribatzea doakoa da eta interesadunek urriaren 15era arte eman ahal izango dute izena. 2014/2015 ikasturtean guztira 15 ugaotar bildu ziren, 3 taldetan banatuta.
Berbalagun egitasmoak Ugaon ere martxa hartuko du 2015/2016 ikasturtean. Udalak, norbanakoaren ikasketa prozesuan zein udalerri mailan euskara sustatzeko garaian hizkuntzaren erabilerak duen garrantziaz jakitun, herrian bertan antolatu ditu mintzapraktika (Berbalagun) taldeak. Horretarako, interesa dutenek urriaren 15era arte Jane Jauregian edo Euskara Zerbitzuan izena eman ahal izango dute. Talde hauek ez dute inolako kosturik izango herritarrentzako, Ugaoko Udalak osotasunean diruz lagunduko baititu.
2014/2015 ikasturtean guztira 15 herritar egon dira euren euskara hobetzen Ugaon osatutako hiru Berbalagun talde ezberdinetan.
