→Ugao

Vendetta, Itziarren Semeak edo Zea Mays Ugaoko jaietan

Herritarrek hiru musika taldeen artean bakarra bozkatu beharko dute eta boto gehien jasoko duenak irailaren 11n Udiarragako Ama Birjinaren omenezko jaietan joko du. Iritzia bidaltzeko epea martxoaren 8an bukatuko da.

Ugaoko 2015eko Jai Batzordea lanean ari da Udiarragako Ama Birjinaren omenezko jai egitaraua antolatzen. Oraingoan, herritarren iritzia jakin nahi du irailaren 11n, ostiralez, egingo den kontzertuan zein taldek joko duen erabakitzeko. Horretarako, inkesta diseinatu du Jai Batzordeak Vendetta, Itziarren Semeak eta Zea Mays taldeen artean bakarra bozkatzeko. Inkesta betetzeko azken eguna martxoaren 8a da, igandea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak