Zuhaitz Eguna antolatu dute Ugaoko Udalak eta Historia Ezagutzeko Zentroak apirilaren 28an, ostiralez. Haurrentzako programa antolatu dute eta zuhaitz landaketa egin ahal izango dute Leitoki parkean 16:30etik 17:00etara. Era berean, 17:00etatik 18:00ak bitartean umeentzako tailerrak prestatuko dituzte herriaren enparantzan.
Zuhaitzak landatzeko interesa dutenek izena eman behar dute apirilaren 26a baino lehen Gazteinfo bulegoan.
Argazkia: 2016ko Zuhaitz Eguna :: Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroa
