Sareak

☉ Usansolo

Gizon bat atxilotu dute Usansolon, lau ibilgailutan lapurreta egitea leporatuta

|

Atxiloketa gaur 01:30ak aldera jazo da Unkinako plazako inguruetan // Artxiboko irudia, Ertzaintza

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu du Usansolon, aparkatuta zeuden lau ibilgailutan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Atxiloketa gaur 01:30ak aldera jazo da. Ibaizabalgo herritarren babeseko patruila batek Unkinako plazako inguruetan aparkatuta zeuden eta alboko eta atzeko beirak hautsita zituzten lau ibilgailu (bi furgoneta eta bi auto) aurkitu dituzte.

Ildo horretan, ibilgailuetan lapurretan ibiltako susmagarria topatu dute eta identifikatu dute. Ertzainek egiaztatu dute identifikatutako pertsonak ustez ibilgailuetatik lapurtutakoak ziren objektu ugari zituela, besteak beste, nabigatzailearen pantaila edo irrati-panela, txirrindularitzako arropa zuen kirol-poltsa bat, pantaila eramangarriak, eguzkitako betaurrekoak, LED lanparak eta larrialdietako argiak.

Ebidentzia horien aurrean, patruilak atxilotu egin du gizona, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Ertzain-etxeko eginbideak amaitu ondoren, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku jarri dute gizona.

☉ Usansolo

Argazkiak / Euriak ez du eten Usansoloko Gazte Eguneko jai-giro bikaina!

|

Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur Usansolon. Aurten zortzigarren edizioa, hamaika jarduera antolatu dituzte gaueko ordu txikiak arte. Besteak beste, El Reno Renardo taldearen kontzertua, Mugi Panderoa erromeria eta DJ Salda Dago izango dira gauean, 21:28etik aurrera.

GEURIA bazkalorduan izan da Usansoloko VIII. Gazte Egunean eta argazki hauek atera ditugu:

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Usansoloko emaitzak Galdakaon zenbatuko dituzte apirileko hauteskundeetan

Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren arabera, hautesle-errolda abenduaren 1ean itxi zuten, eta Usansolo udalerri bihurtu zen abenduaren 28an, epea itxita

|

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Usansoloko emaitzak Galdakao barruan zenbatuko dituzte // Getty

Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Eta, Espainiako Estatistika Institutuak adierazi duenez, guztira 251 udalerritan emango da bozka Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan: Arabako 51 udalerrietan, Gipuzkoako 88etan eta Bizkaiko 112tan.

Horrek esan nahi du Usansoloko emaitzak (Bizkaiko 113. udalerria) hurrengo hauteskundeetan ere Galdakao barruan zenbatuko dituztela.

Hauteskunde bakoitzerako Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren arabera, hautesle-errolda abenduaren 1ean itxi zuten.

Usansoloren kasuan, Bizkaiko 113. udalerria bilakatu zen abenduaren 28an, errolda itxi ondoren. Horregatik hurrengo hauteskundeetan ez dituzte Usansoloko emaitzak Galdakaotik aparte bereiziko.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

El Reno Renardo taldeak Usansoloko Gazte Eguna girotuko du bihar

|

Ehunka gazte batuko dira biharko Gazte Egunean // Geuria

Gazte Eguna ospatuko dute bihar, martxoak 2, Usansolon. Aurtengoa zortzigarren edizioa da eta hamaika ekintza antolatu dituzte.

Besteak beste, poteo musikatua, bazkaria, txaranga eta kontzertuak izango dira.

Egitaraua / Usansoloko VIII. Gazte Eguna

Martxoak 2, larunbata
13:08 Poteo musikatua Mailu plazan
15:08 Bazkaria Unkina plazan
16:38 Bazkaloste berezia
18:28 Joselontxos Txaranga
21:28 Kontzertuak Unkina: El Reno Renardo + Mugi Panderoa erromeria + DJ Salda Dago

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Elikadura Portaeraren Nahasmenduko Unitate berria zabalduko dute Galdakao-Usansolo ospitalean

|

Gotzone Sagardui, atzo, Galdakao-Usansolo ospitaleko Elikadura Portaeraren Nahasmenduko Unitate berrian // Irekia

Elikadura Portaeraren Nahasmenduko Unitatea zabalduko dute martxoaren 4an Galdakao-Usansolo ospitalean.

Ospitaleko bigarren solairuan dago kokatuta unitatea, Psikiatriako eremuan, eta sei oheko ospitalizazio espezifikoko gela bat eta eguneko ospitale bat ditu, gehienez ere sei plaza osagarri izango dituena.

Unitateak 09:00etatik 21:30era bitartean artatuko ditu pazienteak eta haien beharretara egokituko da.

“Unitate hori oso onuragarria izango da ospitaleratze partzialean edo osoan tratamendu intentsiboa behar duten Elikadura Portaeraren Nahasmendua duten Bizkaiko pazienteentzat”, dio Gotzone Sagardui Osasun saileko sailburuak. Atzo, otsailak 21, bisitatu zuen unitatea Sagarduik.

Eusko Jaurlaritzak 151.000 euroko inbertsioa egin du Elikadura Portaeraren Nahasmenduko Unitatea zabaltzeko.

Plantilla handitzea

Elikadura Portaeraren Nahasmenduko Unitatea irekitzeak plantilla handitzea eragingo duela adierazi dute Osasun sailetik.

Psikiatra bat eta psikologo kliniko bat kontratatuko dituzte eta gaur egun modu monografikoan patologia horiez arduratzen den lantaldeari gehituko dira.

Horrez gain, dispositibo horretan artatuko diren pazienteei arreta egokia emateko Osasun Mentaleko Erizaintzako langileak kontratatuko dituzte.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez Usansolon Metroko lanak direla eta

|

Puentelatorre Bidea itxita egongo da 48 hilabetez bai ibilgailuentzat zein oinezkoentzat // Google Maps

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira.

Usansoloren kasuan, datozen egunetan Puentelatorre Bidea erabat itxiko dute ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”, diote Galdakaoko udal ordezkariek.

Galdakaoko Udaletik adierazi dutenez, Puentelatorre Bidea itxita egongo da 48 hilabetez, hau da, lau urtez: “Inguru horretan egongo da obrak egin ahal izateko lurrazpirako sarbideetako bat. Tunelak egiteko makinak hiru lekutan egongo dira eta bertan egongo da bat. Beraz, makina lurrazpian sartu eta bertatik lurra ateratzen arituko da. Horrek kamioien joan-etorria eragingo du, eta horregatik egongo da itxita bidea. Lehenengo eragin gunea izango da, eta obrak amaitu arte iraungo duena; aurreikuspenen arabera, 48 bat hilabetez”.

Obrak ez du eraginik izango Unkina ikastetxerako, kiroldegirako edota futbol zelairako sarbideetara. “Puentelatorre Bidean paseoan aritzeko ohitura dutenek ibaiaren beste aldetik egin beharko dute Puentelatorrera arteko ibilbidea, bidegorria dagoen aldetik”, diote udal ordezkariek.

Puntu horien tartea da itxita egongo den zatia // Galdakaoko Udala

Obretako bulegoak, materialentzako biltegia eta langileentzako guneak Usansolon. Zehazki, Beres enpresa zegoen lur eremuan. Hainbat kaseta izango dira bertan. Beste zatia aparkaleku publiko gisa erabiltzen jarraitu ahal izango da. Lurra egokitu egingo da horretarako eta aparkalekuak margotuko dira.

Osorik irakurri