Sareak

☉ Usansolo

Usansoloko II. Binakako Duatloian parte hartzeko izena ematea zabaldu dute

Martxoaren 16an izango da lasterleta Usansolon. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 10era arte

|

Usansoloko I. Binakako Duatloia 2023an // Festak.com

U113 Triatloi Taldeak Usansoloko Binakako Duatloia antolatu du beste urte batez martxoaren 16an, igandez.

Aurtengoa bigarren edizioa da (aurten hirugarrena izan beharko litzakete, baina iaz bertan behera utzi behar izan zuten) eta Euskadiko txapelketarako puntuagarria izango da.

Kirolariek 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika egin beharko dituzte.

Bikoteak gizonezkoenak, emakumezkoenak eta mistoak izan daitezke.

Proban parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago rockthesport webgunearen bitartez.

Federatuta dauden bikoteek 20 euro ordainduko dituzte otsailaren 24a baino lehen ematen badute izena. Ostean, eta martxoaren 3ra arte prezioa 25 eurokoa izango da, eta martxoaren 4tik 10era bitartean izena ematen badute 30 euro ordainduko dituzte.

Bikoteko partaide bat federatua bada, otsailaren 24ra arteko prezioa 30 eurokoa da, martxoaren 3ra artekoa 35 eurokoa, eta martxoaren 10era artekoa 40 eurokoa.

Eta, bikotea ez badago federatuta, prezioa izango da 40 euro otsailaren 24ra arte, 45 euro martxoaren 3ra arte, eta 50 euro martxoaren 10era arte.

Usansoloko Bikotekako II. Duatloia

Martxoak 16, igandea
09:00-10:30 Dortsalak jasotzea
11:00 Gizonezko bikoteen irteera
11:01 Emakumezko bikoteen irteera
11:02 Bikote mistoen irteera

☉ Usansolo

Usansoloko ikasleek Galdakaoko Elexalde Institutura joateko autobus-zerbitzua “laster” izango dutela dio Jaurlaritzak

Elexalde Institutuko Usansoloko zortzi ikasle autobus zerbitzurik gabe geratu ziren ikasturte hasieran, toki faltagatik

|

Usansoloko ikasleek N-634 errepidea zeharkatu behar dute oinez Elexalde Instituturaino // Buzkentza

Usansoloko ikasle talde batek salatu duenez, Galdakaoko Elexalde Institutura joateko autobus-zerbitzurik gabe daude ikasturte hasieratik, GEURIAn aurreratu bezala.

Zehazki, zortzi dira autobus-zerbitzurik gabe geratu diren ikasleak, euren bizilekuaren eta ikastetxearen artean lau kilometro baino gutxiago daudelako, eta autobusean lekurik ez dagoelako.

Irizpide hori Eusko Jaurlaritzak jarri du, eta horregatik irailetik oinez egin behar dute ibilbidea. Ikasleek salatu dutenez, bidea ez da segurua eta autobusa aldarrikatu dute.

Jaurlaritzatik adierazi dutenez, Usansoloko ikasle horiek eskola-garraioa izango dute “laster, egun gutxiren buruan”.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Elexalde Institutuko Usansoloko zortzi ikasle autobus zerbitzurik gabe geratu direla salatu dute

Institututik lau kilometro baino gutxiagora bizi diren Usansoloko zortzi ikasle geratu dira autobus zerbitzurik gabe. Irizpide hori Eusko Jaurlaritzarena da

|

Oinez joateko erabili behar duten biderik zuzenena, errepidea, segurua ez dela esan dute eta horregatik Bekeatik joan behar dute // Utzitakoa

Elexaldeko DBHko 4. mailako zortzi ikasle, Usansolokoak, institutura joateko autobus zerbitzurik gabe geratu direla salatu dute.

“Ez dagoenez eserleku nahikoa denontzat autobusean, institututik 4 kilometro baino gutxiagora bizi garen Usansoloko zortzi ikasle garraio zerbitzurik gabe geratu gara”, adierazi dute sare sozialetan.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren arabera, ikastetxea bizilekutik lau kilometrora edo gehiagora duten ikasleek erabil dezakete autobus zerbitzua.

Oinez joateko erabili behar duten biderik zuzenena segurua ez dela esan dute: “Gorosibaikoentzat errepide bazterra da biderik zuzenena institutura joateko, baina ez da segurua ez dagoelako espaloirik eta ibilgailu, kamioi eta autobus asko igariotzen direlako. Orduan, Bekeatik joan behar dugu”, diote. Eta ibilbide hori lau kilometro baino gehiagokoa dela adierazi dute.

Usansoloko ikasleekiko elkartasuna adierazteko, ikasle talde batek oinez egin du bidea Elexaldeko Instituturaino: 08:10ean atera dira oinez tren geltokiaren ondotik eta 09:10ean heldu dira.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Bideoa I 200 pertsona batu dira Usansolon Palestinari elkartasuna adierazteko

Elkarretaratzea jendetsua egin dute herriko plazan, 19:30ean

|

200 herritar batu dira Usansolon // Utzitakoa

Palestinaren aldeko greba eguna izan da gaurkoa Hego Euskal Herrian. Lanuzteak deitu dituzte lantoki eta ikastetxetxeetan, eta manifestazioa jendetsua egin da eguerdian Bilboko kaleetan zehar.

Arratsalderako, ostera, kontzentrazioak egin dira herri gehienetan, baita Hego Uriben ere. Usansoloren kasuan, “Genozidioari Stop, Palestinarekin konpromisoa” lelopean batu dira herritarrak.

“Israeli zilegitasuna kentzea eta mendebaldeko estatuen interesen kontra egitea da gure ekarpenik onena palestinarrek indar-harreman hobea izan dezaten erabakiak hartu ahal izateko”, azaldu dute Palestinarekin Elkartasunatik.

“Horregatik atera ginen hamarnaka milaka pertsona Iruñean joan den urriaren 4ean palestinar erresistentzia babestu eta sionismoa suntsitu behar dela aldarrikatzeko eta horregatik aterako gara urriaren 15ean palestinarren aldarri historikoekin”.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Usansolo erdigunerako geltoki propioa aldarrikatu dute galdeketan parte hartu duten herritarren % 94,7ak

“Demokrazia batean baldin bagaude, zuzenena da instituzioek usansolotarron ahotsa entzutea eta ahots hori erabakigarri izatea”, esan dio Jon Atxutegi Geltokia Erdigunean plataformako kideak GEURIAri

|

1.741 lagunek parte hartu zuten atzo Usansoloko herri galdeketan // Geuria

Herri galdeketa egin zuten atzo Usansolon, herrirako zein tren-konexio nahi duten adierazteko. Eta emaitza, argia: herri erdigunean geltokia nahi dute herritarrek.

Datuak datu, 1.741 lagunek eman zuten atzo bozka, eta horietatik 1.648k geltokia erdigunean aldarrikatu zuten, hau da, bozken % 94,7a.

Tunel ibiltariaren alde 43 herritarrek bozkatu zuten (% 2,5) eta autobus-lanzaderaren alde 33k (% 1,9). Bozka baliogabeak 17 izan ziren (% 0,9).

Galdeketa ez da loteslea, baina Jon Atxutegi Geltokia Erdigunean plataformako kideak atzo eguerdian GEURIAri adierazi zionez, herritarren borondatea errespetatuko dute: “Guk plataforma bezala geltokia erdigunearen aldeko aldarrikapen horri eutsiko diogu eta ahotsa eramango dugu beste behin Eusko Jaurlaritzara, Bizkaiko Foru Aldundira eta egokitzen den leku guztietara”.

“Ulertzen dugu herri batek bozkatzen duenean eta erabakitzen duenean, demokrazia batean baldin bagaude, zuzenena dela instituzio horiek usansolotarron ahotsa entzutea eta ahots hori erabakigarri izatea martxan dagoen proiektuan”, esan zuen Atxutegik.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Argazkiak | Galdeketa Usansolon: zein tren-konexio nahi duten bozkatzen ari dira herritarrak

|

Usansolotarrak kalera irten dira gaur adierazteko zer nahi duten herriko tren-konexioari dagokionez. Galdeketa antolatu du Geltokia Erdigunean plataformak, Usansoloko Udalaren babesarekin, eta eguerdian Unkina plazara bertaratu gara [ikusi bideoa hemen].

Osorik irakurri