Sareak

☉ Usansolo

‘Geltokia erdigunean’ aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute maiatzaren 17an Usansolon

|

Metroko geltokia Usansolo erdigunean eraikitzeko hainbat mobilizazio egin dituzte usansolotarrek // Geuria

Metro geltokia Usansolo erdigunean eraiki dezaten eskatzeko beste manifestazio bat deitu du ‘Geltokia Erdigunean’ plataformak. Manifestazioa maiatzaren 17an, ostiralez, izango da 07:00etan Meatzetako aparkalekuan hasita eta Galdakao-Usansolo ospitalean bukatuko da.

“Iritsi da herria mugitzen hasteko ordua! Manifestazioa antolatu dugu ostiral honetarako gure ahotsa behar den tokietan entzuna izan dadin. Usansolok geltokia nahi eta merezi du erdigunean!”, adierazi dute plataformako kideek.

“Plataformak zuen laguntza behar du guztiona den aldarrikapen hau lortzeko. Anima zaitezte parte hartzera! Guztion artean lortuko dugu!”, diote.

Lanzaderaren aukera, onetsita

Metroa Galdakao-Usansolo ospitalera heltzeko lanek aurrera darraite. Aurreikuspenen arabera 2027an iritsiko da metroa Galdakaora eta 2029an Usansoloko ospitalera eta Durangaldearekin lotura. Hortik Usansoloko erdigunera zelan helduko den, baina, kalapita sortu du hasieratik.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Trenbide Sareak eta Eusko Jaurlaritzak lanzaderaren aldeko apustua onetsi dute, eta hortaz, metroak bere ibilbidea Galdakao-Usansolo ospitalean bukatuko luke.

Lanzaderaren proposamen horrek, aldiz, ez du Usansoloko Kudeaketa Batzordearen babesa, aitzitik, Usansolo Herriak plataformak, EH Bilduk eta EAJk geltokia herriko erdigunera heltzea eskatzen dute. Aldarri hori bera plazaratu zuten hiru alderdiek, herriko beste hainbat eragilerekin batera, apirilaren 14an egin zuten manifestazio jendetsuan.

Herritik Batzar Nagusietara

Eztabaidak herritik Batzar Nagusietara salto egin zuen apirilean bertan, EH Bilduk mozioa aurkeztu ondoren. Idatzian Usansolo Herriak plataformaren eta herriko eragile ezberdinen eskariak jaso zituen koalizio soberanistak: kudeaketa batzordeak beste erakundeekin batera bileretan parte hartzea, alternatiben azterketaren aurkezpen publiko bat egitea (lau alternatiben abantailak eta desabantailak azalduz), eta azken erabakia “erakundeen arteko lankidetzan” oinarritzea, besteak beste.

Modu berean, 2022an Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen plangintzara bueltatzea eskatu zuten, bertan herrigunean geltokia egitea aurreikusten baitzen.

Mozioak ez zuen aurrera egin, EAJk eta PSEk kontra bozkatu, eta PPk abstentziora jo zuelako. Jeltzaleen kasuan, ez dute uste Foru Aldundiaren eskumena denik halako erabaki bat hartzea, “Eusko Jaurlaritzaren parte hartzerik gabe”, baina proposamenak entzun eta aztertzeko prest daudela adierazi zuten. PSEk ere antzera jokatu zuen, eta behar beste bilera egiteko prest agertu zen.

☉ Usansolo

‘Geltokia erdigunean’ aldarrikatzeko bigarren manifestazioa deitu du plataformak Usansolon maiatzaren 28an

|

Maiatzaren 17ko manifestazioa / Geuria

Metro geltokia Usansolo erdigunean eraiki dezaten eskatzeko manifestazio bat egin zuen “Geltokia Erdigunean” plataformak joan den maiatzaren 17ko goizaldean. Meatzetako aparkalekuan hasi eta Galdakao-Usansoloko ospitaletik igaro ondoren herriko kaleetan bukatu zuten ibilbidea.

Orduko hartan, Jon Atxutegi plataformako kideak GEURIAari adierazi zion ez zela mobilizazio bakarra izango, eta hori horrela, plataformatik jakinarazi dute datorren maiatzaren 28an bigarren manifestazio bat egingo dutela. Ibilbideari dagokionez, honako honetan Usansolo kaleetatik irtengo dira 7:15etan, eta ospitalera jo ondoren autopistarako sarreran dagoen biribilgunera ere joango dira, herrira bueltatu aurretik.

Lanzaderaren aukera, onetsita

Bitartean, Metroa Galdakao-Usansolo ospitalera heltzeko lanek aurrera darraite. Aurreikuspenen arabera 2027an iritsiko da metroa Galdakaora eta 2029an Usansoloko ospitalera eta Durangaldearekin lotura. Hortik Usansoloko erdigunera zelan helduko den, baina, kalapita sortu du hasieratik.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Trenbide Sareak eta Eusko Jaurlaritzak lanzaderaren aldeko apustua onetsi dute, eta hortaz, metroak bere ibilbidea Galdakao-Usansolo ospitalean bukatuko luke.

Lanzaderaren proposamen horrek, aldiz, ez du Usansoloko Kudeaketa Batzordearen babesa, aitzitik, Usansolo Herriak plataformak, EH Bilduk eta EAJk geltokia herriko erdigunera heltzea eskatzen dute. Aldarri hori bera plazaratu zuten hiru alderdiek, herriko beste hainbat eragilerekin batera, apirilaren 14an egin zuten manifestazio jendetsuan.

Herritik Batzar Nagusietara

Eztabaidak herritik Batzar Nagusietara salto egin zuen apirilean bertan, EH Bilduk mozioa aurkeztu ondoren. Idatzian Usansolo Herriak plataformaren eta herriko eragile ezberdinen eskariak jaso zituen koalizio soberanistak: kudeaketa batzordeak beste erakundeekin batera bileretan parte hartzea, alternatiben azterketaren aurkezpen publiko bat egitea (lau alternatiben abantailak eta desabantailak azalduz), eta azken erabakia “erakundeen arteko lankidetzan” oinarritzea, besteak beste.

Modu berean, 2022an Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen plangintzara bueltatzea eskatu zuten, bertan herrigunean geltokia egitea aurreikusten baitzen.

Mozioak ez zuen aurrera egin, EAJk eta PSEk kontra bozkatu, eta PPk abstentziora jo zuelako. Jeltzaleen kasuan, ez dute uste Foru Aldundiaren eskumena denik halako erabaki bat hartzea, “Eusko Jaurlaritzaren parte hartzerik gabe”, baina proposamenak entzun eta aztertzeko prest daudela adierazi zuten. PSEk ere antzera jokatu zuen, eta behar beste bilera egiteko prest agertu zen.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Bideoa / Jon Atxutegi, Geltokia Erdigunean: “Hau ez da hemen bukatzen; mobilizazioekin jarraituko dugu”

|

Metro geltokia erdigunean eskatzeko manifestazioa egin dute gaur 07:00etan usansolotarrek. Meatzetatik ospitalerako bidea egin dute eta handik berriro herrigunera. Jon Atxutegi Geltokia Erdigunean plataformako kidearekin berba egin dugu.

Platafomatik mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dio GEURIAri Atxutegik. Gainera, Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin batuko dira.

Aste honetan Bizkaiko PPrekin bildu dira platafomako kideak, eta datorren astean EH Bildurekin batuko dira. “Beste bi alderdi nagusien zain gaude. EAJk esan digu gugaz biltzeko prest daudela, baina oraindik data bat ez digu eman; eta PSEk ez digu erantzun. Gu prest gaude guztiekin hitz egiteko, gure proposamena helarazi nahi diegulako”.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Argazkiak / Usansolon metro geltokia erdigunean eskatzeko manifestazio goiztiarra egin dute herritarrek

|

Usansolotarrak goiz jaiki dira gaur metro geltokia erdigunean eskatzeko aldarriarekin. Manifestazio goiztiarra egin dute 07:00etan eta Meatzetako aparkalekutik Galdakao-Usansolo ospitalera heldu dira ehun lagunetik gora “Geltokia erdigunean” aldarrikatzeko. Manifestazioa Usansolon bertan bukatu da.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Usansoloko metro geltokiaren kokapenaz “hitza eta erabakia herritarrei ematea” eskatu du Udalak

|

Usansoloko Udaleko udal ordezkariak Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean // Usansoloko Udala

Metro geltokia Usansolo erdigunean eraiki dezaten eskatzeko beste manifestazio bat deitu du ‘Geltokia Erdigunean’ plataformak maiatzaren 17an.

Albistea GEURIAn publikatu genuen egun berean, atzo, maiatzak 15, Usansoloko Udala -Usansolo Herriako eta EH Bilduko ordezkariekin- Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiarekin bildu zen.

“Bilera horretan Usansoloren egungo egoera azaldu genuen. Gaur egun, gure udalerriak tren geltoki bat du erdigunean, irisgarria, sarbide onekoa eta puntu beltzik gabekoa, Bilborekin konexio-zerbitzu ona ematen duena eta usansolotarrek horrela baloratzen dutena”, diote UHko eta EH Bilduko ordezkariek.

Eusko Jaurlaritzaren, ETSren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren gaur egungo proiektuaren arabera, egungo Usansoloko tren geltokia desagertuko da, eta berria Galdakao-Usansolo ospitalaren inguruetan eraikiko dute. “Hau da, herrigunetik urrun dagoen geltoki bat. Eta urrun dagoenez, lanzadera-zerbitzu bat onetsi dute hiru erakundeek, egungo tren geltokiaren aldean zerbitzuaren kalitatea galduz”, salatu dute.

Ildo horretan, UHk eta Usansoloko EH Bilduk salatu dute proposamen hori edo alternatiba posibleak “ez dituztela azaldu, ez eztabaidatu ez adostu” Usansoloko udal ordezkariekin, “are gutxiago usansolotarrekin, gu guztiongan gaitzespena eta haserrea eraginez”, diote.

“Azken proposamenak gaur egun dugun kalitatezko zerbitzu bera bermatu behar du: geltoki bat erdigunean, lanzadera-zerbitzua alternatiba bat izan ez dadin”, diote.

Zentzu horretan, Usansoloko Udaleko UHtik eta EH Bildutik herritarren kexak entzun eta aintzat hartzeko eskatu dute, “baita herriarekin prozesu parte-hartzaile bat egiteko ere”, diote. “Alternatiba guztiak jendaurrean azaltzea, egoera bakoitzaren abantailak eta eragozpenak azalduz, eta Usansoloko Udalarekin erakundeen arteko lankidetza-esparru bat ezartzea, Usansolorako aukerarik onena adostasunez definitzeko”, diote.

PPrekin bilera

Beste alde batetik, Geltokia Erdigunean plataforma ere atzo bildu zen Bizkaiko PPko ordezkariekin. Bilera horretan izan ziren plataformako bi kide eta Raquel Gonzalez Bizkaiko PPko presidentea, Eduardo Andrade Bizkaiko PPko idazkari nagusia eta Mari Carmen Sanchez Galdakaoko PPko zinegotzia izandakoa.

Geltokia Erdigunean plataformako kideak Bizkaiko PPrekin bilera izan zuten maiatzaren 15ean // PP Bizkaia

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Usansoloko Udalak 4 milioi euro ordainduko dizkio urtero Galdakaori zerbitzuengatik datozen bi urteetan

|

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Usansoloko eta Galdakaoko udalek datozen bi urteetarako zerbitzuak bermatzeko // Geuria

Galdakaoko eta Usansoloko udalen arteko lankidetza-hitzarmena onartu zuen Galdakaoko udalbatzak apirileko osoko bilkuran. Eta, gaur, maiatzak 3, hitzarmen hori sinatu dute Txapelena baserrian, Usansolon.

Akordioa 2024. eta 2025. urteetan indarrean egongo da, eta 2026ko martxoaren 31n amaituko da (urte naturaleko diru kontuak garai horretan argitzen direlako).

Hitzarmenaren oinarria da zerbitzu publikoak mantentzen jarraitzea Usansolon: “Akordio honek egonkortasuna eta segurtasuna ematen digu Usansolon orain arte genituen zerbitzuak mantentzeko”, dio Agustin Aizpuru Usansoloko alkateak.

“Uste dugu hitzarmenarekin egonkortasuna bermatuko dugula bi udaletan, eta zerbitzu garrantzitsu batzuk ematen jarraituko dugu”, dio Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak. Zerbitzu horiek dira: kale garbiketa, eraikin publikoen garbiketa, emakumeen ahalduntze eskolak eta olio bilketa. 

Halaber, larrialdiko laguntzak ematea, lokalen irekiera, hirigintza lizentziak edo espazio publikoen erabilera ukatzea edo baimentzea ere jasotzen du hitzarmenak.

Indarrean dauden kontratuen zenbatekoa kuantifikatu dute, eta Usansoloko Udalak horiengatik 3,5 milioi euro ordainduko dizkio Galdakaoko Udalari urtero, 2024. eta 2025. urte amaieran, “urtero dagokion likidazioa egin ostean”.

Era berean, Galdakaoko Udalak bere pertsonal teknikoa Usansoloren esku jarriko duenez, kuantifikatu dute 500.000 euro ordaindu behar dizkiola urte amaieran (2024an eta 2025ean) Usansolok Galdakaoko Udalari. Hau da, guztira, 4 milioi euro ordainduko dizkio Usansolok Galdakaori datozen bi urteetan.

2025. urtea amaitu eta lankidetza hitzarmena iraungitzen denean, berriro aztertuko dute egoera bi udalek. “Ordurako herri bakoitzak bere kontratu propioak izango ditu gehien gehienean, baina litekeena da hiruzpalau kontratu komunek indarrean jarraitzea. Hala bada, horiek eten edo iraungi arte mantendu erabakiko da, zerbitzu guztiak eskualdatu arte eta Usansolok erabateko autonomia izan arte”, dio Hernandok.

Usansoloko aurrekontua

Usansoloko Udalak apirileko osoko bilkuran onartu zuen aurtengo aurrekontua: guztira 7,9 milioi euro. Usansoloko Udalak, beste edozein udal moduan, diru sarrerak ditu alde batetik Udalkutxatik, eta bestetik, Galdakaoko Udaleko gerakinaren zati bat ere jasoko du.

“Gerakina banatu egingo da Galdakao eta Usansolo artean, biztanleriaren arabera. Batzar Nagusietan adostu bezala, segregazioa egikaritu zen egunean Galdakaon zegoen gerakinaren zati proportzionala eman behar dio Galdakaok Usansolori; hau da, % 15 gutxi gorabehera, biztanlerian oinarrituta”, dio Hernandok, eta gaineratu du: “Uste dugu 4 eta 5 milioi euro artekoa izango dela”.

“Edozein kasutan, kalkuluak egiten ari da oraindik, ez delako erraza jakitea juxtu segregazio egunean zenbat diru zegoen Galdakaoko Udalean, normalean gerakina abenduaren 31n kalkulatzen baita. Beraz, udal langileak orain ari dira zenbaki guztiak banan bana begiratzen, banaketa behar bezalakoa izan dadin. Akordioan onartu bezala, 12 hilabete izango dira gerakinaren transmisioa egiteko”, dio.

Usansoloko Udalak 2 milioi euro bideratuko ditu inbertsioetara. “Bi inbertsio nagusi aurreikusten ditugu: alde batetik, lokal bat erosi nahi dugu Udalarentzako, eta bestetik, funtzio anitzeko nabe bat erosi nahi dugu, obretarako eta zerbitzuetarako, biltegi bezala eta ibilgailuen gordailu bezala. Ibilgailuen gordailua da poliziak eskatu digun baldintzetako bat”, dio Aizpuruk. Era berean, Usansoloko udaletxea izango den eraikina ere eraiki nahi dute.

Ertzaintzarekin akordioa

Segurtasunari dagokionez, Galdakaoko Udaltzaingoak ez du jada zerbitzu ematen Usansolon, baina bai ordea Ertzaintzak. “Momentuz Ertzaintzarekin dugu akordioa eta horrela segurtasuna bermatuta dago herrian”, dio Aizpuruk.

“Etorkizunean Udaltzaingo propioa izatea da asmoa”, dio Aizpuruk: “Hiruzpalau agente izango ditugu”.

Bestetik, Usansoloko Udalak 25 udal langile izatea jasotzen du hasierako memoriak. Momentu honetan Usansolok ez du udal langilerik: “Usansolon momentu honetan lanean dauden lau udal langile Galdakaokoak dira: eskolako atezaina, Txapelenako atezaina, Esan bulegoko langilea eta liburutegiko arduraduna”, dio Aizpuruk.

“Bi lanpostu berri sortu nahi ditugu: udaletxeko idazkaria eta administrari bat”, dio Aizpuruk, eta gaineratu du: “Ez dakigu 25 udal langilera helduko garen, baina epe laburrean 21 izatea aurreikusten dugu”.

Osorik irakurri