→Zaratamo

Arratoi-plagak saihesteko tranpa mekanikoak jarriko dituzte Zaratamoko Arkotxa auzoan

Zaratamok arratoi-plagak murrizteko sistema mekanikoa ezarriko du Arkotxa auzoan, maiatzaren 11n. “Momentura arte pozoina erabili izan da estoldetan arratoi-plagak murrizteko”, azaldu dute Udal ordezkariek. “Pozoina, urarekin disolbatu eta itsasora doaz, ura kutsatuz”

Arratoi zuria // Geuria

Zaratamok arratoi-plagak murrizteko sistema mekanikoa ezarriko du Arkotxa auzoan, maiatzaren 11n. “Momentura arte pozoina erabili izan da estoldetan arratoi-plagak murrizteko”, azaldu dute Udal ordezkariek. “Pozoina, urarekin disolbatu eta itsasora doaz, ura kutsatuz”. Horiek horrela, sistema mekanikoa erabiltzen duten tranpak prestatzen dituen enpresa bategaz harremanetan jarri da Zaratamoko Udala.

“Pestizidarik gabeko tranpak prestatzen dituzte, guillotina antzekoa erabiliz”, azaldu dute Udaletik eta sistema mekaniko hori monitorizatuta dagoela gehitu dute. “Azken boladan kexak gutxitu badira ere arratoiak egon badaude eta aurre egiteko sistemak aktibo izan behar ditugu”. Momentura arte, auzotarren kexa horiek Udal langileen esku-hartzearekin konpontzen ziren, pestiziden bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak