Udaletxe ondoko aparkalekuan obrak egin ditu Udalak 17.000 euroko inbertsioa eginez. “Zenbait zatitan asfaltoa altxatuta zegoen eta beste tarte batzuetan lurra bera hondatuta zegoen”, dio Jon Ajuria alkateak.
Modu horretan, egon diren zuloak konpondu eta dena berriro asfaltatu dute. Bide batez, zaborraren edukiontziak lekuz aldatu dituzte, “Bizkaibusen geraleku ondotik aparkalekuaren azkenera arte”. Horrek aparkatzeko hiru toki gehiago irabazi izana ahalbidetu du. Guztira, 22 aparkaleku daude eta horietatik bi ahalmen urriko pertsonentzako dira.
