→Zaratamo

Arkotxako frontoia berrituko du Zaratamoko Udalak eta udarako prest egongo da

zaratamo arkotxa 2017 frontoia

Teilatua guztiz berrituko dute, baita ezkerreko horma ere. Gainera, ikusleentzako komuna jarriko dute. Obrak apirilean hasiko direla aurreikusi dute.

Teilatua guztiz berrituko dute, baita ezkerreko horma ere. Gainera, ikusleentzako komuna jarriko dute. Obrak apirilean hasiko dira

Udalak Arkotxako pilotalekua berrituko du: alde batetik frontoiko teilatua eta bestetik ezkerreko horma. 132.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak 110.000 euroko diru-laguntza emango dio.

Martxoan deialdia aterako dute enpresentzako. “Aste Santua eta gero obrak hasi gura ditugu eta hiru hilabetez luzatuko lirateke. Hortaz, udarako prest egotea espero dugu”, dio Jon Ajuria Zaratamoko alkateak.

KOMUN PUBLIKOAK

Arkotxako pilotalekuak ez dauka ikusleentzako komunik eta Udalak gabezia horri ere aurre egingo dio. “Aldagelak badaude, baina ez komun publikorik”, dio Ajuriak: “Gauzak horrela, komun bat ere ipiniko dugu, desgaituentzat ere egokitua”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak