→Zaratamo

Elezkano eta Zabaleta finalerdietan dira Urrutikoetxea eta Aretxabaleta 13-22 gainditu ostean

zaratamo danel elezkano 2018 eskuz binakako txapelketa finalerdia argazkia aspepelota

Baikoko pelotariek garaipena poltsikoan zutela zirudienean, bigarren zatian Etxarreneko Jose Javier Zabaleta esnatu zen, izen eta abizenekin. Aspeko pelotari erabakigarriaren erasoa gelditzeko aurkaririk ez zen egon frontoian, eta Elezkanoren jokoarekin konbinatuta, euren pilotakadak geldiezinak izan ziren Ederrenan.

Danel Elezkano, artxiboko irudia // Utzitakoa

Etxarreneko atzelariaren joko eraginkorra eta Zaratamokoaren konbinazioa gakoa izan da atsedenaldi ostean Aspeko pelotariek markagailuari buelta emateko eta Eskuz binakako txapelketarako pasea eskuratzeko. Gauzak baina, bestelako itxura zuten Urretxuko Ederrenan jokatutako partida hasieran: Urrutikoetxea erasotzaile eta eraginkor bat ikusteko aukera izan genuen, elastiko urdinez jantsitako Baikoko pelotariak erremate arriskutsuak eta min handiko tantuak eginez. Izan ere, Baikokoak izan ziren markagailua 5-0 emaitzarekin estreinatu zuten pelotariak. Atsedenaldira heldu baino lehen, Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak (konfinatuta dagoen Ander Imazen ordezkoak) 13-5eko emaitza polita eskuratu zuten.

Atsedenaldiko berpizkundea

Baikoko pelotariek garaipena poltsikoan zutela zirudienean, bigarren zatian Etxarreneko Jose Javier Zabaleta esnatu zen, izen eta abizenekin. Aspeko pelotari erabakigarriaren erasoa gelditzeko aurkaririk ez zen egon frontoian, eta Elezkanoren jokoarekin konbinatuta, euren pilotakadak geldiezinak izan ziren Ederrenan. Aireko pilota gutxiago ikusi genituen bigarren zati honetan gorriz jantzitako jokalarien partetik eta Aspeko lan nagusia Etxarreneko atzelariari bideratuz. Jose Javierren jokoa erabakigarria izan zen, Lau eta Lau’terditiko boteko erasoak egiteaz gainera sei tantu eta hutsegite bi baino ez zituen egin partida osoan. 54,28 minutuko iraupena eta 407 pilotakadako partidak 13-22ko emaitza utzi zuen Urretxuko Ederrenan eta Aspekoek finalerdietara egin zuten salto.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak