Apirilaren 17an, igandez, Zaratamoko Udalak elikagaien bilketa antolatu du Arkotxako iturriaren plazan. Era berean, azoka solidarioa eta bigarren eskuko merkatua izango dira. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30etara bitarteetan egongo da zabalik merkatua eta gainera, 17:30etan malabarismo ikuskizuna aurreikusita dago.
