→Zaratamo

Gozogintza tailerrak urriaren 8, 15 eta 22an Zaratamon

Moiordingo Auzo Elkarteak antolatuta, gozogintza tailerrak eskainiko dira Bolategian urriaren 8an, 15ean eta 22an, asteazkenetan, 19:30etik 21:30era.

Parte hartu nahi duten herritarrek astearte eta ostegunetan izango dute izena emateko aukera. Horretarako Moiordingo Bibliotekara hurbildu beharko dute, 18:30etik 20:00ak arte. Bazkideek 25 euro ordaindu behar dituzte eta 18 euro bazkide ez direnek.

Bestalde, Bolategian bertan ‘Saber beber, saber vivir III’ solasaldia eskainiko da abenduaren 3an 19:30ean. Hitzaldiaren ostean, ardo dastaketa egindo dute. Bazkideentzako sarrera doakoa da eta gainontzekoek bost euro ordaindu behar dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak