2016 urtean zehar kultur eta kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzen eskaera epea ireki berri du Zaratamoko Udalak eta uztailaren 28ra arte egongo da zabalik.
Deialdi honen helburua ondoko kasu hauetarako laguntza ekonomikoak ematea da: Kultura-adierazpenen sustapen, hedapen eta praktikarako programa, proiektu eta ekintzen finantzazioa; Kirola sustatzeko, hedatzeko eta praktikatzeko programa, proiektu eta jardueren finantzazioa; Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera hezitzaile osagarrien finantzazioa; eta euskararen zuzeneko sustapen egitea helburu duten jardueren, programen eta proiektuen finantzazioa.
Diru-laguntza honetarako 41.296 euroko kreditua emango du Udalak (gehienezko zenbateko orokorra). Elkarte bakoitzari, gehienez ere, zehaztutako aurrekontuaren %50a emango zaio eta diru-laguntzak ezingo du aurrekontuan jasotako izendunaren gehienezko zenbatekoa gainditu.
